KARPIN ABENTURA

Karrantza Haraneko animalia  aterpea
1/6

EBOLUZIOAREN IBILBIDEA

​Animaliak gustoko badituzu eta gertutik ikusten gozatzen baduzu, Karrantzako Karpin animali aterpea bisitatzea gomendatzen dizugu. Ez, ez da zoologiko bat ez, baizik eta gure fauna zaindu behar dugula gogorarazten digun esperientzia ahaztezina.

EZAGUTU HAIEN HISTORIOA

Karpin Abentura laguntza behar duten animalia basatiak jasotzen dituen gunea da. Karpinera heltzen diren animaliek normalean istorio latza daukate atzetik: batzuek istripuren bat jasan dute, beste batzuk abandonatuak izan dira eta badira ere itxi egin behar izan diren baserrietan bizitzen zirenak.

Zentro honek animaliak ingurune natural batean eta bertatik bertara ikusteko aukera emateaz gain, gure inguruan dauzkagun animalia eta landareak zaindu behar ditugula kontzientziatzeko eta hezitzeko lan garrantzitsua egiten ari da. Pertsona guztientzat zuzendutako esperientzia da, eta noski, guztiz gomendagarria.

IBILBIDEA IRAGANEKO ETA EGUNGO ESPEZIEEN ARTEAN

​Karpin Abenturan hiru espazio aurkituko dituzu. Harietan, gaur egungo animaliak ikusteaz gain, gure planetan bizi izan diren dinosaurio eta bestelako espezie batzuk ere ezagutuko dituzu.

ANIMALIA

Zentro honetan 55 animalia- espezie desberdin baino gehiago babesten dira . Oreinak, katamotzak, orkatzak, saiak, dortokak edo ostrukak aparte, mapatxe edota arantzurdeak ere ikusi ahal izango dituzu.

TERRASAURO

​Begiak itxi eta imaginatu zaitez dinosaurioen garaiko kanpamentu batean dagoen paleontologo bat zarela. Barneratu zaitez basoan eta deskubritu 

dinosaurioen bizimodua nolakoa zen. Eta…kontuz ibili! Batzuk bizirik daudela dirudite eta…

GASTORNISLAND

Ba al dakizu zer nolako espezie bizi izan ziren dinosaurioen ostean? Piztien Lorategian dinosaurioen garaian bizirik iraun zuten hegazti eta ugaztun ezezagun eta zertxobait arraroak ezagutu ahal izango dituzu.

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Gozatu animalien mundura eramango zaituen denbora-bidai honekin!

       Udan: uztailak 1 eta irailak 4 bitartean, 

       egunero 11:00etatik 19:00etara.

       Gabonak: eskola oporrekin bat

      eginez, 11:00etatik 17:00etara. Itxita

      abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1 eta 6.

      (egun zehatzak kontsultatu)

  

       Aste Santu eta Pazko Astean irekitaeskola

      oporrekin bat eginez 11:00etatik 19:00etara.

      (egun zehatzak kontsultatu)

 

       Gainerako egunak:

      astelehenetik ostiralera 11:00 - 15:00

 

       Asteburu eta jaiegunak:

       Ira. 5 -urr. 16 / 11:00-18:00
      Urr. 17-mar. 31 / 11:00-17:00

      Api. 1 - eka. 30 / 11:00-19:00  

PROTAGONISTAK:
visitantes pozalagua

June 10, Quincoces

Nagore 8, Quincoces

Verónica 40, Quincoces

​"JURASSIC PARK-EN SARTU GINELA EMATEN ZUEN"

Nagore

i

KARPIN ABENTURA

Barrio de Biáñez nº 37

 48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Tel.: 946 107 066 / 626 622 245 
 

www.karpinabentura.com 

“Animalia askorentzat gizakiarekin topo egitea izan da sorte txarra. Beti gogoratuko dugun esperientzia da, guztiz hezigarria!”

Verónica

Pozalaguako kobazulora  joateko aprobetxatu dezakezue; oso hurbil dago eta ikaragarria da.

June
EZAGUTU PAISAIA HARRIGARRI GEHIAGO

“Karpina ezagutu ondoren, oso gertu dagoen Pozalaguako koba bisitatzera gomendatzen dizut”.

Sarai
POZUBALTZ

POZUBALTZ

RELUX LEIHOA

RELUX LEIHOA

MAROÑO

MAROÑO

OTZARRETA

OTZARRETA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

BURDINAZKO MENDIAK

BURDINAZKO MENDIAK

NERBIOI UR-JAUZIA

NERBIOI UR-JAUZIA

BARNE-ITSASOA

BARNE-ITSASOA