top of page
COMO LLEGAR

Nola iritsi

Aholku txiki hauei esker, errazago aurkituko duzu Basquemountains.

Berdin dio autoz, trenez ala hegazkinez zatozen... gure oharrei jarraituz gero,  modu erraz eta azkarrean topatuko duzu helmuga.

Autoz

Autoz bazatoz, onena izango da zure ibilbidera hobekien egokitzen zaion autobidea hartzea. Bartzelonatik etorriz gero, AP2a hartzeko proposatuko dizugu, eta Zaragozan AP68a.

Madrildik bazatoz, A1a hartu beharko duzu. Gasteizen, hainbat bideren artean aukeratu beharko duzu, Basquemountainsen egiten duzun lehen geldialdiaren arabera:  Gorobel Mendilerrora, Gorbeiara edo Enkarterrira joatekotan, hartu AP68a; edo, lehen eguna Urkiolan emango baduzu, har ezazu N240a.

Iparraldetik Basquemountainsa iristeko aukerarik onena A8a da.

Trenez edo autobusez

Trenez edo autobusez bazatoz, Bilbo, Gasteiz eta Donostia dira Basquemountainsa iristeko gertuen eta ondoen komunikaturik dauden hiriak.

Trenean bidaiatzea gogoko baduzu, Euskotrenek edo Renferen Aldirietako zein FEVEko lineek arazorik gabe eramango zaituzte helmugara.

Autobusa nahiago baduzu, Bizkaibus, Lurraldebus, La Union eta Alsa lineak dituzu aukeran, hirietatik Basquemountainsa arazorik gabe hurbiltzeko.

Hegazkinez

Hegazkinez etortzea erabakiz gero, Bilboko (Loiu) aireportuan lur hartzea izango da aukerarik onena. Han zaudela, autoa aloka zenezake eta zuzenean Basquemountainsen bisitatu nahi duzun helmugara jo.

Garraio publikoan ibili nahiago baduzu, Bilboko Aireportuan 3247 autobusa har dezakezu. Bilbora eramango zaitu, eta bertatik trenez edo autobusez hurbildu ahalko zara Basquemontainsa.

bottom of page