top of page

NOR GARA?

Basque

Basquemountains tradizioa eta abangoardia batzen dituen kultura apartaren benetakotasunaren ikur da.

 

Mountains

Naturan eta mendian era jasangarri eta arduratsuan egin daitezkeen turismo- eta kirol-jardueren ikur da.

 

Basquemountains®

Euskal kulturaz beteriko natura eta mendietan murgiltzeko balio duen helmuga.

 

HELMUGAK

Gorbeia

Gorbeia

Helmuga horrek haran sakon eta zuhaitzez beterikoetan galtzera gonbidatzen du. Tontorren batetik bista panoramikoa izan, faunaren eta floraren sekreturik zoragarrienak ezagutu... Gainera, aukera gastronomikoak, kulturalak, ludikoak edo kirol-arlokoak amaigabeak dira, eta horiek guztiek helmuga bikaina dagite Gorbeia.

Gorbeia Araba eta Bizkaia artean dago. Gorbeiaren tontor nagusitik iparraldera, Bizkaiko herriak daude; hegoaldera, Arabakoak.

Gorbeia Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Gorbeiako Kuadrillak osatua dago: irabazi asmorik gabeko elkarteak biak, eskualdearen garapen sozioekonomikoa bultzatzea helburu dutenak.

Gorbeialde
Gorbeialde
Enkarterri

Enkarterri

Kantabriarekin eta Burgosekin mugan, honako herriok osatzen dute Enkarterri: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena.

Garrantzi historiko handiko eskualdea da, ondare natural, kultural zein monumental ugaria bezain aberatsa duena.

Enkartur da eskualdeko erakunde kudeatzailea duela 20 urte baino gehiagotik hona. Haren lana Tokiko, Foru zein Autonomia Administrazioen eta eskualdeko jendearen arteko koordinazioaren fruitu da, azken horien bizi-kalitatea hobetzearren.

Enkartur
Enkartur
Enkarterri

Gorobel mendilerroa, Aiaraldeko edozein tokitatik ikus daitekeena, eskualdearen ikur bihurtu da, zalantzarik gabe. Aparteko paisaia horri esker, Aiaraldea leku erakargarria da, eta bertan bisitariak topatuko ditu landa-ingurunearen lasaitasuna eta kultura zein ondare berezia.

 

Aiaraldea Arabako honako 5 udalerriok osatzen dute: Artziniega, Aiara, Laudio, Amurrio eta Okondo. Udalerri horiek daude Bizkaiak, Burgosek eta Arabak bat egiten duten lekuan.

Aiaratur da eskualde-mailako erakundea, eta helburu du turismoa bultzatzea, berpiztea eta garatzea, bat eginez egungo joerekin eta turismo- zein aisialdi-eskaerarekin.

Gorobel

URKIOLA

Urkiola

Urkiola etengabeko erromesaldi-lekua da —urki, pago eta lizarrez beteriko basoz inguratuta eta bertako kareharrizko tontor latzekin kontrastean—, bai eta beren baitan biltzearen edo naturaren zaleen helmuga ere.

Kilometro gutxitara, Durangorako eta Elorriorako bistek erakutsiko dizkizute EAEko paisaia menditsuetako ohiko bi herri, Erdi Arokoak.

Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak, Elorrioko Udalak eta Durangoko Udalak helburu dute Durangaldeko baliabide turistikoak balizko turistari hurbiltzea, landa-ingurune horretan garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoz.

 

Enkartur
DURANGO_ELORRIO
DURANGO_ELORRIO

MARKA KOLABORATZAILEAK

SPONSORS

bottom of page