Ibilaldia euskal mendietako paregabeko paisaiak ezagutzeko

4 EGUN

TOP lekuak

Betsaide

Pozubaltz

3 gurutzeak

Otzarreta

Urbinako gaina

TOP herriak
Elorrio
Durango
Zeanuri

 

Nerbioi ur-jauzia
Kexa
Relux Arkua
Pozalagua
Itsaslur
Amurrio
Artziniega
Zierbena

4 eguneko ibilaldi honetan, Basquemountains zokorik sekretuenak eta paisaiarik harrigarrienak ezagutuko dituzu. Amets egitea erraza izango da.

Lau egun ez baduzu jarraian, ez kezkatu. Lasai asko egin dezakezu ibilbidea bi asteburutan. Hemen hasten da abentura!

 

1. EGUNA

Urkiola

Lehen eguna Betsaidera igotzen hasiko dugu, leku sinbolikoa Euskadiko mendizaletasunarentzat eta EAE-ko 0 km-a. Osteratxoa egin eta gero, indarberritzeko, Elorrioko gune historikoko tabernetan pintxo goxoak dastatzea bezalakorik ez dago. Gainera, zorteko bazaude eta eguraldi ona lagun baduzu, har ezazu bainua Pozubaltzen, Oromiño auzoko osin idilikoan. Arratsaldean,

Urkiolako Parke Naturalera joango gara: hurbil zaitez Hiru Gurutzeetako behatokira, haran osoko ikuspegi pribilegiatuaz gozatzera. Urkiolako Santutegia ere bisita dezakezu; baina ez ahaztu pareko harriari hiru buelta ematea: Kupidorik onena da! Gero, Durangoz gozatzea eta harem Erdi Aroko kalexketan galtzea besterik ez duzu.

parque natural de urkiola

Goza ezazu Atxarte haitzartearen eta Durangalde osoaren panoramika ikusgarri honekin. Ikaragarria ilunabarra ikustea bertatik!

montañas vascas

Baso itxi batek egingo dizu harrera Oromiño auzoko osin honetan. Leku idilikoa da eta, ez duzu izango bertan sartu-irten bat egiteko zalantzarik.

Non lo egin
Aurkitu ekintz gehiago
Informazioa bulegoak

Argazkilari eta natura maite dutenen paradisua da. Zerura begirako pagadia, sekula ahaztuko ez duzun irudia.

duzu, eta, nola ez, baita bertako produktuak dastatu ere. Egunean egin beharreko beste geldialdi bat barnealdeko urtegiak dira, ibilbide luzea dago-eta egiteko. Gure gomendioa da Paddle surfa egitea, jarduera ezin hobea familian zein lagunekin egiteko.

Azkenik, eguna ongi amaitzeko, ilunabarra ikusiko duzu Urbina Gainean. Uribarri Ganboatik 30 minutu besterik ez da oinez, eta izan ziur bistek merezi dutela: urtegiak ur-putzu txikiak irudituko zaizkizu zeure oinen pean.

Bigarren egunean, Otzarretako baso magikoan barneratuko zara, bete-betean Gorbeiako Parke Naturalean. Bertan paseatzeaz sekula aspertuko ez zaren leku horietako bat da, non bitan pentsatu gabe itzuliko zinatekeen. Ez ezazu arreta gal, Zeanuri zain duzu-eta. Mendietako herri txiki horretan arkitektura tradizionala miretsi ahal izango 

Gorbeia

2. EGUNA

Non lo egin aurkitu
Ekintza gehiago
Informazio zentruak
parque natural de gorbeia

Urtegien beste ikuspegi bat, goitik. Mendi, ibai eta hiriak ikusiko dituzu zeure mendean, munduko errege/erregina sentitzeraino.

montañas vascas
 
 
 

3. EGUNA

Gorobel

Hirugarren egunean, bestelako paisaia batean murgilduko zara. Mendi-hegal malkartsuak daude 25 km-an barrena, eta babes-harresi piko eta zorrotza dirudite. Gorobel mendilerroan zaude. Bertan, Nerbioiko Jauzi sinestezina ikusi ahal izango duzu, Iberiar Penintsulako ur-

jauzirik handiena. Gero, Amurrion Euskadiko betiko platerak dasta ditzakezu, baina ez zaitez berandutu, oraindik jarduera garrantzitsuenetako bat egin behar duzu-eta: amildegian behera ibili Gorobel mendilerroan. Ausartuko zara?

Eguna biribiltzeko, bisita itzazu Kexaako Monumentu-Multzoa (Aiarako jauntxoen ondare kulturala) eta Artziniegako Erdi Aroko gune historikoa, EAEn hobekien kontserbaturikoetakoa.

salto del nervión

Goiko behatokitik ikus dezakezu edo osteratxoa egin eta azpiko aldera iritsi, bertatik ikusteko. Onena, airetik ikustea globoan,

sierra salvada

Hau da, ibaietan behera egitea da, rappel eginez nahiz irristaka. Oso jarduera dibertigarria eta aproposa da taldean egiteko.

Non lo egin
Ekintza gehiago
Informazio zentruak
 

4. EGUNA

Enkarterri

Azken eguna Karrantza haranean hasiko dugu, Bizkaiko lekurik polit eta ezezagunenetariko bat. Hori guztiori, Armañon Parke Naturalean. Bertan harrizko arku ederra dago, Relux arku edo leihoa, naturaren paregabeko kapritxoa. Zure lehen geldialdia izango da;

Ventana Relux

Haitzuloan askotariko formak ditugu, estalaktitak, leizeak, zutabeak... Baina, batez ere, errepara iezaiezu estalaktita eszentrikoei, etxeko berezitasuna dira-eta!

Non lo egin aurkitu
Ekintz gehiago

Amildegietan zintzilik, Itsaslur burdinbidean barrena osteratxoa egitea, ilunabarraz gozatzen ari zarela, plan ezin hobea da eguna amaitzeko.

turismo rural en el pais vasco

bidaian ezin duzu ahaztu Pozalagua haitzuloa (Repsol Gidak “Txokorik Onena” izendatu zuen 2013an). Eta, arratsalde ahaztezina igarotzeko, hurbil zaitez Burdin mendietara. Bertako lakua eta paisaiak ikustean, ezin izango duzu sinetsi bere garaian meatzeak izan zirela. Azkenik, eguna amaitzeko, gure gomendioa da ilunabarra ikustea Itsaslurren, itsas ondoko pasealeku ederrean. Eta, ziurrenik honezkero goseak egongo zarenez, Zierbenako arrain freskoaz gozatzeko gomendioa emango dizugu, Itsaslurretik oso gertu.

 

Ezagut ezazu ibilbide gehiago

Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Por los más alto de Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains
Saca tu mejor selfie en Basquemountains

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352