100% FAMILIAN gozatzeko
EUSKADIKO BARNEALDEA
FAMILIAREKIN
Familia osoarentzako aproposak diren ekintzen zerrenda duzu jarraian. Euskal mendiak prest daude txiki zein nagusientzako. Goza ezazu!
Urbinako tontorra, 700 metroko garaierarekin, ibilbide aproposa da familia guztiarentzat; primerakoa, txikienak mendiarekin harremanetan hasteko.
Ullibarri Ganboako urtegia Euskadiko leku onenetarikoa da Stand Up Paddela probatzeko, bere urak lasai lasaiak baitira.
Bere gailurretik, Bizkaiko Jauregiaren Batzar Nagusien ospakizuna iragartzen zen, adar hotsaren bidez. Gainera, ikuspegi paregabeak dauzka!
Animalia basatiak, bitxiak, eta lur eta zur utziko zaituzten dinosaurioak. Karpin animalia basatien aterpe da eta bere eremuetan hainbat sorpresa gordetzen ditu.
Izkina misteriotsua eta familiarekin piknika egiteko aproposa, baita pertsonaia mitologikoei buruzko istorioak kontatzeko ere; Basajaun, Anboto Dama (Mari), lamiak ...
Artzainak bere baserriko ateak irekiko dizkizu eguneroko zereginetan laguntzeko eta euskal gaztaren sekretuak ezagutzeko.
Llodio eta Amurrio lotzen dituen 8 kilometroko ibilaldia, sorpresaz betea, leun leuna eta ondo seinalizatua. Ezin da gehiago eskatu!
Artziniegako biztanleen eta Aiarako bailarako bizimodu, landa eta hiri moduak birsortzen dituen erakusketa bikaina. Harrigarria da eta guztiz egiazkoa dirudi!
Xabier Santxotenaren obraren sortze-prozesua ulertzeko eta sentitzeko aukera paregabea!
Abstrakzio sinbolikoz beteriko leku berezi honetan murgiltzeko prest?
Tradizioan eta euskal kulturan interesa baduzu eta ibarreko arbasoen bizimodua zein zen jakin nahi baduzu, Orozkoko museoa zure lekua da!