ABENTURAZ BETETAKO AINTZIRAK

Proba ezazu modako kirola
1/6

PADDLE SURF ULLIBARRIKO URTEGIAN

XX. mendeko kirola iritsi da Basquemountainsera. Uribarri Ganboako urtegia da paddle surf egiten hasteko Euskal Autonomia Erkidegoko lekurik onena. Bertako ur bareen gainean, errazagoa da ohol gainean zutik egotea, horixe baita surf-modalitate honetan gauzarik zailena.

Uribarri Ganboa baso, mendi eta uhartez inguratuta dago, eta sarri uretatik baino ikusi ezin diren sekretuak ezkutatzen ditu. Hala, urtegia paddle surf eginez zeharkatzea ingurua ezagutzeko plan ezin hobea da.

Ibilbideak Landako hondartzan hasten dira, erraz iristen da bertara.

Txangoak 2-3 ordu irauten du, eta Zuhatza uhartea inguratu ohi da, edota urtegiko leku ezkutuenak ezagutzeko aprobetxa daiteke.

Ez baduzu gustuko oholean bakarrik joatea, Paddle Surf Sup ere proba dezakezu: modalitate berria da, eta 8 lagun ere joan daitezke ohol gainean.

Edonola ere, arrakasta ziurta dezakezu lau aholku hauei jarraituta eta begiralearen jarraibideei adi egonez gero:

Zeu baino 15 zm handiagoa den arrauna, ez gehiago. Hobeto erabiliko duzu eta sorbaldak eta besoak ez zaizkizu hainbeste kargatuko.

Izan oinak sorbaldekiko simetriko, belaunak tolestuta eta bizkarra zuzen. Horiek dira, uretan baino, ohol gainean denbora gehiago irauteko gakoak.

Begirada, zerumugarantz. Oinei begira baldin bazaude, errazago galduko duzu oreka: begiratu aurrerantz eta gozatu paisaiaz.

Egin arraun gorputzaz. Indarra ez da soilik besoekin egin behar: soinak, hankek eta bularrak ere lan pixka bat egin beharko dute, ez badugu besoak gehiegi nekatzea nahi.

Anima zaitez eta ez izan uretara erortzearen beldur, uretara eroriz gero ere beroari aurre egiteko modu ona izan daiteke eta! 

PROTAGONISTAK

Luken 8, Agurain.

Naia 15, Agurain

Aitor 14, Agurain

Leti 45, Agurain.

Mikel 48, Agurain.

"Uste nuen ez nuela lortuko, baina azkenean zutik jarri naiz"

Luken Albizu

"Beldur nintzen, beti izaten naizelako taldeko traketsena, baina ongi moldatu naiz eta uste dut prest nagoela Hawaiiko olatuetan surfean aritzeko!

Leti Albizu

"Hasieran, belauniko joan naiz, ez nintzelako ausartzen zutik jartzen, baina azkenean lortu dut"

Naia Albizu
ESPERIENTZIA AHAZTEZIN GEHIAGO

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352