GEREDIAGAKO ZIN EGITEKO MULTZOA
Eztabaidatzeko eta erabakitzeko lekua Gerediagako baseliza, San Salbadorri eskainia, ez da ohiko baseliza, baizik eta zin egitekoa. Bertan batzartzen ziren Durangaldeko 12 merindadetako ordezkariak, baseliza parean ikus daitezkeen pilastretan eserita.
Batzar haiek Erdi Aroan egiten ziren, Durangaldeak bizitza autonomo aberatsa zuenean, haiek baitziren eguneroko auziak ebazten zituztenak. Badakizu non, ezta? Horixe baietz: ordezkariak baseliza pareko zelaian batzartzen ziren, eta zirkuluaren erdian dagoen pilastran ematen zuten botoa.
Bizkaiko juntetxe guztietan bezala, Gerediagan ere aurki daiteke haritz bat, ohorearen eta indarraren irudi gisa. Tradizioari jarraiki, haritz baten itzalpean hartu behar dira erabaki garrantzitsuak.
Egun, Gerediaga Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzetako bat da, Gernikako eta Abellanedako juntetxeekin batera, baita Bilboko administrazio-egoitzarekin ere.
Multzoan bertan aurki daiteke, baselizaren alboan, gurutze errenazentista-gotikoa. Durangaldeko hainbat lekutan aurki daitezke gurutzeak, hala nola, Durangoko Gurutzediagan edota Elorrion, non gurutze guztiak ezagutzeko ibilbidea egin daitekeen.
Gerediagako azken elementu gisa, baina garrantzi berarekin, paisaia eta ikuspegi miragarriak aipatu behar dira. Baselizatik ikusiko dituzu Urkiolako mendilerroa eta inguruko mendiak: Anboto, Alluitz, Untzollatx... Horietako batzuk ezagutuko dituzu, ziurrenik, baina bestela ez kezkatu: interpretazio-panel baten bitartez ipiniko dizkiezu izenak.
NOLA IRITSI GEDERIAGARA
Gerediagara iristeko modurik errazena AP-8ko 84. irteera hartzea da. Lehen biribilgunean, Mallabirantz hartu behar da, eta bigarrenean Gerediagarantz.
%100 GEUREAK DIREN TXOKO GEHIAGO
Xabier 28, Gautegiz-Arteaga
Ainize 33, Gernika
PROTAGONISTAK
"HALAKO IKUSPEGIEKIN, ZIUR ERABAKI ZUZENAK HARTUKO ZITUZTELA"
Xabier Urrutia