Mugarik gabeko begiratokia

GOROBEL

1/4

EUSKAL MENDIETAKO BEGIRATOKI MUGAGABEA

Aiara haranera sartzen zarenean, harrizko murru zirraragarria aurkituko duzu parez pare: 400 metroko altuerara heltzen da. Gorobel mendilerroa duzu aurrean, haraneko ia txoko guztietatik ikus daitekeena eta Burgosekiko berezko muga ezartzen duena. 

Gorobel mendilerroa haranari begira dago, bere malda pikoetatik, galtzeko moduko baso mardulekin. Aldapa malkartsuko profil hori Aiara haran osoaren ikur bihurtu da.

Ziur han goitik goza daitezkeen ikuspegiekin pentsatzen ari zarela... Bai, ikaragarriak dira! Gainera, hegaztiak begiztatzeko leku paregabea da, oso maiz ikusten baitira espezie bitxiak, hala nola, sai zuria, belatz handia eta sai arrea. 

Profilean ikus dezakegun bezala, Gorobelek hainbat tontor ditu, eta guztiek dituzte ikuspegi paregabeak. Tontor bisitatuenak Tologorri, Ungino, Eskutzi eta Aro dira. Eta, noski, Txarlazo mendia, Urduñako ikurra den tontorra, eta bertan, haran guztia zaintzen, Antiguako Andre Maria.

Dena den, Gorobel mendilerroan bada Antiguako Andre Maria baino ezagunagoa den lekurik: Nerbioiko iturburua, 300 metrotik gorako erorketa. Ausartuko zara begiratokitik begiratzera?

MITOAK ETA KONDAIRAK

Gorobel mendilerroak ere badu euskal mitologiaren eragina. Kasu honetan, kondairak dio Txarlazo mendian herensuge bat bizi zela, ardi-esnea eta bertatik igarotzen ziren pertsonak zituena elikagai bakar... ez  izutu! Zorionez, beste garai batzuk ziren, eta aspaldi ez da ikusi herensugerik ingurune horretan, baina artzainak eta artaldeak ikusiko dituzu, seguru, duela 4.000 urtetik baino gehiagotik bazkatzen baitira Gorobel mendilerroan.

NOLA IRITSI

Aiara haranetik heltzen da Gorobel mendilerrora: Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen autobidea (A-68) har dezakezu, eta 3. irteeran atera Laudiorantz. Nahiago baduzu, Bilbo eta Balmaseda arteko autobidea (BI-636) har dezakezu, eta Artziniegako irteeran atera.

INFORMAZI GEHIAGO

AMURRIOKO TURISMO BULEGOA

turismo@amurrio.org

945 39 37 04

LAUDIOKO TUIRSMO BULEGOA

oficinadeturismo@laudiokoudala.net

944 034 930

ARTZINIEGAKO TURISMO BULEGOA

artziniegamuseoa@euskalnet.net

945 396 210

KEXAKO TURISMO BULEGOA

turismo.ayala@gmail.com

945 399 414

www.aiaraldea.org

Ezagutu txakolindegi bat barrutik eta gozatu parekorik gabeko ardo zuriaz.

Ezagut ezazu Maroñoko paisaia ikusgarria.

Penintsulako ur-jauzirik handiena zure zain dago. Goza ezazu Nerbioiko jauzi ikusgarriaz.

IBILBIDEAK

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352