top of page

MAROÑO

Gorobel mendilerroaren islada

MAROÑO

Maroñoko urtegia leku pribilegiatuan dago, Gorobel mendilerroak inguratuta, Tologorri, Ungino eta Eskutxi gailurrak begira dituela. Horri gehitzen badizkiogu urtegiko urak, postaleko irudia ikus daiteke, beste inon ikusiko ez duzuna.

Gutxienekoa da noiz egiten duzun landa-turismoa Euskal Herrian: Maroñon, urtaro guztiek dute xarma, bakoitzaren koloreek blaitzen baitute ingurunea. Oraindik ez bazaude erabat konbentzituta, jakin ezazu inoiz ez duzula jendetza aurkituko, Euskal Herriko mendietako txoko ezezagunenetakoa baita, euskal herritarrentzat eurentzat ere bai. 

Azken batean, leku ezin hobea da eguna paraje natural batean igarotzeko eta bertako bidexketan ibilaldia egiteko. Gainera, askaltoki gisa egokitutako lekua ere badu, mahai eta erretegiekin.

GOROBEL MENDILERROA

Gorobel mendilerro handia defentsa-harresi malkartsu eta zorrotza da. Horma malkartsu eta malda pikoak baso mardulez betetako haranetan amaitzen dira, eta paraje ikusgarriak eratzen dira horietan.

Ezaugarri erakargarrienetakoa 25 kilometro luze den haitzezko horma zirraragarria du, 300-400 metrotik gorako desnibela duena. Horrek begiratoki luzea eratzen du, ikuspegi panoramiko ederrak eskaintzen dituena.

Espeleologia atsegin baduzu, jakin ezazu mendilerro hau bere ahalmen karstikoagatik eta bertako espeleologia-taldeek eginiko ikerketa espeleologikoengatik dela ezaguna. Mendilerroan aurkitutako 350 haitzuloren baino gehiagoren artean dago Ponatako Pagadiko Sistema ezaguna.

Hegaztiak begiztatzea atseginago baduzu, zorioneko zaude, bertako bioaniztasun aberatsa dela-eta “Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua” (HBBE) izendatuta baitago. Gorobel mendilerroan, bilatzen duzun hori aurkituko duzu, baita askoz gehiago ere.

NOLA IRITSI

Maroñoko urtegia Gasteiztik eta Bilbotik 46 eta 35 kilometrora dago, hurrenez hurren. Arabako hiriburutik, N-622 errepidetik iristen da, gero AP-68 eta A625 errepideekin lotuta. Bizkaiko hiriburutik, ostera, AP-68 eta A-625 errepideak hartzea da onena. Bi kasuetan, behin Amurriora iritsita, Arespalditzako norabdea hartu behar da; Murga industrialdean, ezkerrera jo behar da, Izoriako norabidean, urtegiraino iritsi arte.

PROTAGONISTAK

Amaia, 29 Salamanka

Pablo, 30 Salamanka

"JAKIN DAITEKE ZERGATIK BIDAIATZEN GAREN HAIN URRUTIRA, HALAKO GAUZA ZORAGARRIAK BERTAN IZANDA? "

Amaia Nuñez

Ez galdu Nerbioiko jauzia, penintsulako ur-jauzirik handiena.
Pablo Mena

Aiaraldeaz maitemindu ginen; bertako zenbait herri txikitan egon ginen, baserri eta dorretxeez inguratuta. Bereziki gogoan dut Kexaa.

Amaia Nuñez

Txakolindegi batera joan ginen eta mahastietatik ibilalditxoa egin genuen. Oso esperientzia gomendagarria da: ardoak eta paisaiak merezi dute.

Pablo Mena
EZAGUTU PAISAIA HARRIGARRI GEHIAGO
bottom of page