top of page

MANUEL ACHA LIKOREAREN MUSEOA

Zapore eta gustu oneko elixirra

turismo rural en el pais vasco

IBILBIDE BAT EUSKAL HERRIKO ENPRESA URTETSUENAN BARRENA

1831. urtean, bilboko industriaurreko lokal batean, Paúl Pomes enpresari frantzesak; pattar, likore eta jarabe lantegi bat sortu zuen. Geroago, Manuel Acha gazte batek agintea hartu zuen eta Amurriora eraman zuen lantegia. 

180 urte baino gehiago eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa urtetsuena eta Europako familia-enpresa zaharrenetariko bat da. Arbasoen pausuak jarraituz, gaur egun ere produktu desberdinak lantzen dituzte bertan. 

 

Gainera, Euskadiko destilategi zaharrenak, 2006.urtetik aurrera enpresaren jatorria ezagutzeko aukera ematen du bisita gidatuen bitartez. Bazatoz?

Museoa 4 gune desberdinetan banatzen da.

ATE BAT DENBORAN ZEHAR

Sarrera zeharkatu eta oroitzapen beteriko gela txiki batean zain dago Marta. Orain, gure burua espazioan eta denboran kokatzeko eta sortzailearen historia ezagutzeko momentua da baina, hala ere, ez da erraza hormetan dauden gauzak begiratzeari ustea. Produktuen etiketa zaharrak, publizitate kartelak eta baita txirrindularien jantziak ere ikusi daitezke, 5 urteetan zehar enpresaren Karpy likorea txirrindularitza talde baten irudia baitzen. 

Txoko bakoitzak istorio bat gordetzen du eta Martak guztiak dakizki!

HARITZ AMERIKARREZKO ESTALPEA

Alboko gela, 12 eta 15 urteko brandy eta ronak barrika handietan beratzen diren toki hotz bat da, non gerra zibilean Karpy likore famatua lantzen zuten. 

Kobrezko makina guztien artean, ezpurutasun garbit​zailea, kortxoak ipintzeko tresna edota oinarekin erabiltzeko grapagailua aurki ditzakezu. Desberdindu ahal izango dituzu? 

OROITZAPENEN GELA

 

Sarrerako oroigarri kopuruagaz harritu bazara, museoko hirugarren toki hau aho bete hortz utziko zaitu. Akta-liburuak, fotokopiagailu zahar bat, Gorbeiako elektra, familia irudiak, botila mordo bat eta publizitate kartelak espazio honen 4 hormak janzten dituzte. Objetuak ikutzea debekatuta egon arren, Martak gauza bakoitzak ezkutatzen dituen istorioen partaide bihurtzen zaitu. . 

MUSEOAREN ALTXORRA

Metalezko eskailerak eta mazeratu usain bizi bat, azken geltokira harrera ematen dute: lantegia. Protagonistak? Alanbikeak. 

Destilagailuek 175 urte baino gehiago daramate astean 600 litro destilatu ekoizten. Museoa ireki baino lehen, lantegiaren ondoan  familiaren etxea zegoen baina, orain, dokumentazio zentro baten bihurtuko dute. 

Baina hemen ez da dena bukatzen! Enpresaren sekretua benetan ezagutu nahi baduzu, bisitaren amaierarte zain egon behar duzu.

Sarreran, bertan, Manuel Acha ohiko edabeak eta laranjazko bermuta bezalako nobedadeak ere dastatzeko aukera izango duzu!

 

Animatu zaitez !

NOLA HELDU

Bilbotik Amurrioko Likorearen museora iristeko, AP-68 errepidea hartu behar da Anuncibai kalerantz eta gero 3. irteera hartu. A-2522 errepidea jarraitu eta Amurrioko Maskuribai kalerantz doan Laudioko ibilbidea hartu.

PROTAGONISTAK
487.jpg

Unai López, 29 Amurrio

Itziar Landa, 28 Bilbao

Joseba Uriarte, 30 Bilbao

"Karpy likorea ezagutzen nuen baina gustu bat izan da bere jatorria ezagutzea. Enpresaren historia eta erabiltzen dituzten tresnak erakusten dute eta gainera, edariak proba dezakezuz!"

Joseba Uriarte

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Prezioa: 10€ eta adingabekoak doan

(bisita eta dastatzea barne)

Gutxieneko taldea: 5 pertsona

Maskarilaren erabipena derrigorrezkoa.

Osasun egoera dela eta, esperientzia momentuan definitutako gomendio eta neurriak kontuan hartuta gauzatuko da. 

i

MANUEL ACHA LIKOREAREN MUSEOA

Tel. 945 393 704

E-mail: turismo@amurrio.org

Artziniegako historia ezagutu ezazu ibilbide antzeztuen bidez!

Apartako gastronomia eta kulturaren arteko konbinazioa

Museoaren bisita leku lasai eta gertu baten amaitu nahi baldin baduzu, Maroñoko urtegira gerturatu eta Gorobeleko bistarik ederrenaz gozatu ezazu!

JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO
Santxotena museoa

Santxotena museoa

Tailer - museoa

Txakolina

Txakolina

Upeltegiak

Euskal zeramika

Euskal zeramika

Museo - tailerra

El Pobal

El Pobal

Burdinola

Artziniega museoa

Artziniega museoa

Etnografikoa

Artzaina egun batez

Artzaina egun batez

Gaztaitegia

bottom of page