top of page
Buscar
Basquemountains

ARTZINIEGAKO MUSEO ETNOGRAFIKOA. Hiribilduaren bihotza.

Actualizado: 22 abr 2020

"Erdi Aroko hiribildua" bezala ezagutua, Artziniega iraganeko oinordera bidaiatzea eskaintzen du. Artziniegako dorrea, XIX. mendeko Udaletxe zaharra edo Monumentu-Multzo Historikoa sortzen duten 3 kaleak, tokiko ondarea eratzen duten guneak dira, besteak beste. Baina Artziniegako identitatea ez dute bakarrik eraikinen kanpoaldeek eta estilo edo garai desberdineko eraikuntzek osatzen. Denboran zehar benetan ibiltzeko, bertoko Museo Etnografikoa bisitatu behar duzu.



1984. urtean hasi zen, herriko auzotar talde batek erabiltzen ez zituzten landarako tresnak gordetzen hasi zirenean. Korta zahar bat izan zen, geroago XIX. mendeko biztanleen bizimoduak erakusten hasiko zen lehenengo aterpea. 2000. Urtean, ukuilua txikiegia geratu zen auzokoek dohainik ematen zuten gauza guztiak gordetzeko. Horregatik, altxor berezi hau mantentzeko asmoarekin, Nuestra Señora de la Encina Ikastetxe zaharrera aldatu zuten.


15 urte luzeetan zehar, eraikin hau benetako makinen, tresna eta antzina erabilitako altzarien gordelekua izan da. Objektu guztiak, arreta handiz ikuslearen bisita itxaroten dauden 17 geletan kokatuta daude.


Bisita bat iraganera


Cuesta de la Encina kalearen albo batean, aipatutako ikastetxea erraz antzematen dugu. Egurrezko ate handiaren atzean, eraikinaren barnealdera aurreratzen garela eta, aldi berean, denboran atzera egiten dugula sentitzen dugu. Atondoan, Ainhoa eta Susana gidari-turistikoak adi itxaroten gaituzte. Kasu honetan, Ainhoa izan da denboran zehar egindako bidai honetan lagundu gaituena. Ikastetxearen garai bateko kaperan, erakusketaren antolamenduari buruz hitz egiteaz gain, museoaren historiari buruzko sarrera labur bat eta bisitaren arauak azaldu ditu.


Oztoporik gabeko eraikin hau, 2 solairutan bananduta dago. Behealdean tokiko bizitza landatarra aurkezten du eta goiko solairuan, aldiz, hiriko edo garaiko dirudunen bizimodua. Museoaren identitatea jarraituz, “Gizakia da gure izateko arrazoia”, txoko guztiak pertsona, sinesmenak, bizimodu eta gizarte antolaketarekin erlazionatuta daude.


Ehundegi bat, antzinako joste-makinak, zapatariaren larruzko bozetoak eta abarketak egiteko erabiltzen zen kalamua dira protagonistak.


Sektore bakoitza bere lekua du eta hainbeste arretaz eta zehaztasunez aurkeztuta dagoenez, ez du muntaia bat iruditzen. Ainhoak dioenez, bisitak gidatzearen gauzarik xelebreena jendearen erreakzioak ikustea da. Helduenek, tresna horiek erabiltzen zituzten garaiko istorioak kontatzen dituzte eta, aldi berean, gazteenak “zergatik” edo “zertarako” erabiltzen diren galdetzen dute etengabe. Halaber, bi belaunaldiak osatzen dituzten pertsonak, berotasunez aztertzen dute gela guztiak eta hori Ainhoak, hiribilduaren parte bezala, asko eskertzen du.



Bisitaldia kanpo-patio itxi batean jarraitzen du. Bertan, erakusketaren altxor berezienetako bat gordetzen dute: lekuko ardoaz arduratzen den antzinako tolare bat.


Hurrengo geralekua, baserria. Egur erre-usainak gure senideek antzina, eta baita gaur egun ere, hiritik kanpo dituzten baserriak gogora ekartzen digu. Heltzen ari diren lukainkak, ogia, gazta eta itzalitako suaren inguruan kokatuta dauden aulkiak, begiesteko duina den familia-giro bat sortzen dute. Gelaren ondoan, lan egiteko txoko bat.


Lehenengo solairu honen laugarren egongela, zerra potro bat gailentzen du. Ezker aldean, tresnarekin lan egiten duten bi gizonen kolore gabeko argazki bat, benetako eszena osatzen dute. Aurrera egiten dugun bitartean, izugarrizko sutegi bat atzean uzten dugu. Inoiz ez dugu halakorik ikusi. Ainhoak barre egiten du eta zuzenean egiten duten museoetara joatea animatzen gaitu, sutegia martxan jartzen baitute. Gela honen amaieran, ferratze estira bat. Eta zuk, ezagutzen al dituzu behi ferrak?



Gela honetatik kanpora joan eta, sudurretik berriro arnasa hartu eta gero, eskailerak gora goaz. Goialdeko atondora eramaten duen igogailu bat ere badago. Behinola, gelaurre hau ikasgela guztiak batzen zituen erdi-puntua zen baina orain, ikastetxeko gazteenen jostailuak eta udalerriko musika taldearen instrumentuak erakusten dituzten beira-arasak daude. Jostailu guztien artean, zeintzuk ezagutzen dituzu zuk?


Aldameneko salak, museoko gune harrigarrienetako batera bide ematen du: herriari eskainitakoa. Une honetatik aurrera, bizi-maila ekonomiko altuago bat errepresentatzen dituzten giroak ezagutuko ditugu. 1910 eta 1979 urte tartean jardueran egon zen farmazia baten salmahaia, lehenengo gelara ongietorria ematen digu. Ainhoak, beti istorioak kontatzeko prest, bisitari askok farmazia ezagutzen dutela dio eta, gehienetan, txantxetan aurreko jabea garrasika deitzen dutela. Zure bisita egin ondoren, esaiguzu zein den bere izena :)


Botika-ostea gurutzatuz eta gaur egungo hipsterrak maiteko zuten bizartegia atzean utziz, janari-denda eta tabernara heltzen gara. Mus partidak eta ardoa hamaika produktu dituen negozioarekin partekatzen duten espazioa. Nork jarraitzen du chimbo xaboia erabiltzen? Guk bai!



Jarraian, hiribilduaren historiari buruz hitz egiten duen egonaldi txiki bat zeharkatzen dugu eta eskola zaharrera heltzen gara. Dozena bat idazmahai eta irakaslearen mahaia gelaren protagonistak dira. Halaber, xehetasunak dira bisitarien arreta jasotzen dutenak: eskegitako amantalak, liburuak, etxerako lanak mahai gainean… Noizbait zuhaitz orrien sailkapenak egin dituzue? Aztertzen ari garen garai honetan, zuhaitzen azalarekin egiten zuten. Bila ezazu ikaslearen lana mahai guztien artean.


Sukalde bat, logelak eta ikaragarrizko jangela bat bisitari amaiera bikaina ematen diote.



Dohainik emandako gauza guztien zainketa ezin hobea harritu gaitu baina, batez ere, lan zorrotz hau osatzen dituzten xehetasunak transmititzen duten naturaltasuna. Argi dago, hainbesteko zehaztasunez prestatutako lan hau bisitatzerakoan, erreza izango dela jendea iraganera bidaiatu ahal izatea edota arbasoen ohiturak eta bizimodua zein den benetan ulertzea.




5 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

Comments


bottom of page