
Gogoratzen al duzu gurpilen pneumatikoak erositakoan, dohainik eskainitako gida publizitarioak? Michelin gida 1900.urtean sortu zen, hala ere, 20 urte igaro ziren jatetxeei buruzko informazioa barneratu arte. Ikuskatze anonimoak egiten zituzten eta, bai azpiegiturak baita produktu eta zerbitzuaren kalitatea ere balioztatzen zuten.
Geroago, 1926.urtean, izarraren sinboloa sortu zuten eta, zigilu bezala, munduko toki hoberenak nabarmentzeko erabiltzen hasi zen gaur egun arte.
Jarraian, Euskadiko 1,2 eta 3 izar dituzten jatetxeen zerrenda aurkezten dizugu.
Adi egon!
3 MICHELIN IZARREKO JATETXEAK:
Akelarre
Kokapena: Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa)
Chef: Pedro Subijana
Espezialitatea: Ganbak lekekin uxual sutara eta itsas arrabak. Legatza alga lurrunetan, plankton eta ostra hostoa. Jogurt-potoa hautsita, gatzatua eta fruitu gorriak.

Arzak
Kokapena: Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa)
Chef: Juan Mari Arzak eta Elena Arzak
Espezialitatea: Txangurrua, legatza txitxirioekin eta txokolatezko "Chut" a.

Azurmendi
Kokapena: Larrabetzu (Bizkaia)
Chef: Eneko Atxa
Espezialitatea: Ostra, tartar eta likidotutako algak. Usakumea, duxelle eta egoskari lorak. Oliba baltzak, ardi-esnea eta kakaoa.

Martín Berasategui
Kokapena: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Chef: Martín Berasategui
Espezialitatea: Zigala txingarretan itsastar hondo baten gainean koralen maionesarekin. Usakumea ikatz erara txikoria eta oliba ahamenekin. Almendra panelak garrapiñatu ukituekin eta izoztutako kanela.

2 MICHELIN IZARREKO JATETXEAK:
Mugaritz
Kokapena: Errenteria (Gipuzkoa)
Chef: Andoni Luis Aduriz
Espezialitatea: Zigala txingarretan itsastar hondo baten gainean eta koralen maionesa. Usakumea ikatz erara txikoria eta oliba ahamenekin. Almendra panelak garrapiñatu ukituekin eta izoztutako kanela.

MICHELIN IZAR BATEKO JATETXEAK:
Alameda
Kokapena: Hondarribia (Gipuzkoa)
Chef: Gorka eta Kepa Txapartegi
Espezialitatea: Txitxarroa zitrikoetan marinatua eta ozpinetutako entsalada. Eguneko harraina gisatutako gariarekin, perretxikoak eta barazkiak. Gazta, intxaurrak eta sagarra.

Amelia
Kokapena: Donostia (Gipuzkoa)
Chef: Paulo Airaudo
Espezialitatea: Arrautz melatua, ilar-malkoa eta gantz iberikoa. Oilasko hegoak, Topinambur eta txokolate zuria.

Andra Mari
Kokapena: Galdakao (Bizkaia)
Chef: Zuriñe García
Espezialitatea: Porru melatua tipula zukuarekin. Olagarro melatua ozpinez ondutako barazkiekin. Ipuru panakota, albaka gela eta almendra aparra.

Etxebarri erretegia
Kokapena: Atxondo (Bizkaia)
Chef: Victor Arguinzoniz
Espezialitatea: Txorizo freskoko tartarra. Angula txingarretan, Esne murriztutako izozkia erremolatxa zukuarekin.

Boroa
Kokapena: Amorebieta-Etxano (Bizkaia)
Chef: Jabier Gartzia
Espezialitatea: Angila ketua, ahuakatea espeziaz ondutako menbrillo errezelan eta foie gras zitrikoa. Begi haundia Zallako tipula moreaz beteta, ozpinetutako petaloak eta ilar cabiarra.

Elkano
Kokapena: Getaria (Bizkaia)
Chef: Aitor Arregi
Espezialitatea: Legatza kokotxak egosketa desberdinetan. Erreboiloa parrillan. Gazta izozkia eta infusioa.

Eme Be Barrote
Kokapena: Donostia (GIpuzkoa)
Chef: Martín Berasategui
Espezialitatea: Antxoa lasaña hotza barazkiekin eta euskal gazpatxoa. Arkume belaunpea azalore krematsu eta tandoori lurrarekin. Apio, pepino, sagar eta mendazko Gin tonika,

Eneko Bilbao
Kokapena: Bilbao (Bizkaia)
Chef: Eneko Atxa
Espezialitatea: Babarrunak eta odolostea azalore pil pil erara. Txerrikumea, albaka eta lorak. Marrubiak eta jogurta.

Eneko
Kokapena: Larrabetzu (Bizkaia)
Chef: Eneko Atxa
Espezialitatea: Tartar begetala. Legatza xirmendutan eta perretxikoak. Marrubiak eta jogurta.

Etxanobe Atelier
Kokapena: Bilbao (Bizkaia)
Chef: Fernando Canales y Mikel Población
Espezialitatea: Antxoa lasaña hotza tomate zopan. Bakailoa berenjenekin eta olibak. Lora-apeta, mihilua, marrubiak eta tomatea.

Kokotxa
Kokapena: Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa)
Chef: Daniel López
Espezialitatea: Karramarro kurruskaria, kimchi eta kokoa. Lupia, ahuakatea, daikon eta lima. Erregaliza, mangoa, kakaoa eta fruta.

Marques de RIscal
Kokapena: ElCiego (Rioja Alavesa)
Chef: Francis Paniego
Espezialitatea: Ganba gorrizko carpaccioa tomate tartar, baratxuri eta ardau gorrizko cabiarraren gainean. Usakume errea erreserba tantekin hornituta. Mertxikondo izotz-edaria zurrakapotearekin.

Mina
Kokapena: Bilbao (Bizkaia)
Chef: Álvaro Garrido
Espezialitatea: Te gorrian eta oliba beltzan melatutako berenjena. Betizu txahal pastramia bere zuku eta ozpinetakoekin. Platanoa, kafea, tea eta oliba beltza.

Mirador de Ulía
Kokapena: Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa)
Chef: Rubén Trincado
Espezialitatea: Bustitako zigala belar fresko-emultsioan yuzu perla eta iberiko ñabardurekin. Legatza kokotxa perrexil pestoarekin. Puztutako ogia eta txakoliñazko kristala. Kafe azala eta trufa zurizko ñabardurak.

Nerua
Kokapena: Bilbao (Bizkaia)
Chef: Josean Alija
Espezialitatea: Ostra, zainzuria, garagardoa eta lima. Txangurroa, ilarra eta ahuakatea. Sagar eta kanela flana mamizko izozkiarekin.

Zarate
Kokapena: Bilbao (Bizkaia)
Chef: Sergio Ortiz de Zarate
Espezialitatea: Arrautz trufatua patata pure, onddo, jamoi eta oliba olioaren gainean. Bakailo tripakiak bizkaitar erara. Ogi-torrada karamelizatua.

Zortziko
Kokapena: Bilbao (Bizkaia)
Chef: Daniel García
Espezialitatea: Oliba ketuan eta tipula aparran melatutako Zanburiña. Wagyu errekia, teriyaki salda eta ñokiak. Moskatel izozkia, makadamiako intxaur panakota eta mahats zukua.

Zuberoa
Kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa)
Chef: Hilario Arbelaitz
Espezialitatea: Bieira krustazeo esentziaz hornituta. Lupia ardau gorriaz errea, orburuak, eta porru txikiak plantxan. Kafe irlandarra eta kafezko izotz-edaria.

Comments