TURISMO AKTIBOA URKIOLAN

Aukera desberdinez beteriko parkea
1/5

URKIOLAN ESKALATZEN

Eskalada egitea gustoko baduzu, Urkiolan ekintza honetarako edertasun paregabea duten hainbat txoko aurkituko dituzu. Umeak zein nagusiak, profesionak edo zaleak, guztientzako ekintza aproposa!

Zure jakite-mailaren arabera, gune desberdinak daude eskalada praktikatu ahal izateko, bai hasi berria bazara, baita profesionala bazara ere. Zure teknika hobetu nahi baduzu, horretarako ikastaroak ere badaude. Zure beharretara moldatzen den ekintza da.​

Eskalada

Ekintza erraz eta dibertigarria non eskalatzeko bide sinpleetatik abiatuko zara. Ausar zaitez arkaitzetatik gora egiten askatasun guztiz eta grabitatearen legea menperatuz.

10:00 - 13:00

Ekintzaren kokapena: Hego Untzillaitz (Abadiño, Bizkaia)

Topalekua: Gatzaietako aparkalekua. Google maps-en ikusi

40€

Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte.

INGURU ABENTURA

T.: 635 74 89 48

Email: info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com 

ESPELEOLOGIA URKIOLAN

Barneratu zaitez sorpresaz beteriko kobazulo batean eta berpiztu zure zentzumen guztiak. Forma, testura eta kolore aniztasun ikaragarriez gozatuko duzu.

Zailtasun handirik gabeko ekintza da, publiko guztientzako egokia. Galeria txikiz konektatutako hainbat gela igaroko dituzu. Emozioz beteriko momentuak biziko dituzu!

Espeleologia

Naturak, kulturak eta edertasunak bat egiten dute abentura ukitu bat duen jarduera honetan.

10:00 - 13:00

Ekintzaren kokapena: Marko Kobazuloa (Mañaria, Bizkaia)

Topalekua: San Lorentzo Baseliza. Google maps-en ikusi

40€

Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.

INGURU ABENTURA

T.: 635 74 89 48

Email: info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com 

ORIENTAZIO ZIRKUITUA

Dibertsioa, ikaskuntza eta naturarekin kontaktuan jartzeko aukera batzen dituen esperientzia aurkezten dizugu. Mendialdean ez galtzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko elementuak ezagutuko dituzu, baita lantaldean haritzeko gaitasuna ere, taldekako zirkuitu bat eginez.

Saria zein den? Bertako produktuekin egindako kutxa txiki bat, elkarlanean haritu ostean guztura dastatu ahal izango duzuena. Natura, kirola eta gastronomia batu eta Urkiolako inguruneak ezagutaraziko dizun ekintza da.

PROTAGONISTAK

Olaia 23, Galdakao

Ziortza, 23 Galdakao

​"LEHENGO ALDIA IZAN ZEN BAINA GUSTURA ERREPIKATUKO NUKEEN ESPERIENTZIA IZAN DA "

Olaia

Eskaladarako bidean zuhaitz artean antzemanten ziren paisai ederrak ikusi genituen. Eta a zelako bistak behin tontorrean egon!

Ziortza

Lehenengo aldia errespetua ematen dizu. Jeistea, igotzean baino zailagoa iruditu zitzaidan. Hala ere...gustura errepikatuko nuke!

Olaia

Kobazuloko izkina guztiak ezagutuko dituzu inoiz egin duzun bezala. Sar zaitez pausuz-pausu...eta beldur barik! 

Harrigarria da! Bertan sartu...isiltasun eta lasaitsun hori sentitu...forma desberdin horiek ikusi... 

Lagunekin egiteko esperientzia dibertigarria. Esploratzaile profesionalak bezala genbiltzan zuhaitz artean!

Naturan zehar nola ibili ikasteko aukera paregabea da. Inoiz gertatuko ez zaigula uste dugu baina...galtzea errazegia dela esango nuke nik!

Orientazio zirkuitua

Natura, kirola eta gastronomia batu eta Urkiolako barnealdera eramango zaituen ekintza. 

09:00 - 13:00 gutxigorabehera

Ekintzaren kokapena: Urkiola

Topalekua: Urkiola Santutegiaren aurrean. Google maps-en ikusi

45€

Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte.

LURRA ADVENTURE

T.: 664 02 73 46

Email: info@lurra-adventure.com

www.lurra-adventure.com

EKINTZA GEHIAGO

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352