EL POBAL

Bidaia Erdi Arora

turismo rural en el pais vasco
1/5

EUSKADIKO AZKEN BURDINOLETAKO BAT

Burdinola asko desagertuta daude; horrexegatik, pribilegioa da guk berton halako bat izatea eta, areago, bisitatu ahal izatea.

El Pobaleko burdinola XIII-XIV. mendeetan hedaturiko burdinola hidraulikoen erakoa da. XVIII. mendean, Villariasko Markesa bizi zela, zaharberritu egin zuten, eta egun dagoen bezala utzi. Diotenez, Barakaldoko lehen Labe Garaia piztu zuen sugarra bertatik hartu zuten.

El Pobal, gainera, kanpora zabaltzen den Museoa ere bada, gune natural zabal eta ederrean, Barbadun ibaiaren ertzean.

BasGallarGald2018-138.jpg

2006ko azaroan, saria jaso zuen Hangzhoun (Txina) egindako LivCon Awards lehiaketan. Hirugarren geratu, eta urrezko saria eman zioten, ondarea berreskuratzeagatik eta, ingurumenari dagokionez, proiektu iraunkorra egiteagatik.

Bertatik bertara ikusi ahal izango duzu errementaria lanean, baita burdina zein erraz erabiltzen duen ere. Zure inguruan, txinpartak saltoka ariko dira, izar-euria balira bezala.

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Larunbatetan 13etan burdindegia martxan jartzen da. Erreserbatu zure sarrera joan aurretik eta ez geratu ikuskizun bakar hau ikusi gabe.

Leku mugatuak!

i

EL POBAL BURDINOLA

Tel.: 629 271 516
E-mail: info@elpobal.com

Aprobetxatu eta hurbil zaitez Pobeñara. Bertan hasten da Itsaslur Pasealekua: ikuspegi ikusgarriz beteriko 2 km itsasertzean.
Lidia Martinez
UDAZKENEKO EKINTZA GEHIAGO