top of page
Buscar
  • Basquemountains

50th BEST RESTAURANTS (EUSKADI)

Actualizado: 22 abr 2020


Gaur egungo gastronomiako sari internazionalei buruz aritzen bagara, 50th Best Restaurants aurkituko dugu. Ekitaldi hau, 2002.urtetik, 1.000 sukaldaritza aditu baino gehiagok egituratutako bozketa sistema baten bidez, munduko jatetxe hoberenak azaltzen dituzte.


Ekitaldia Londresen sortu zen 2003 eta 2015 urte bitartean eta, ondoren, munduko bira bat hasi zuten Nueva Yorken (2016), Melbournen (2017) eta Bilbon (2018) geldialdiak egiten. Aurtengo jardunaldia lehenengo aldiz Asian ospatuko da eta Singapur aukeratu dute antzezleku bezala.


Emaitza, munduko jatetxe hoberenak azaltzen dituen zerrenda eta, horien artea, Euskadiko 5 leku:


3 - Etxebarri erretegia (Atxondo – Bizkaia)



Etxebarri erretegia Anbotoko mendi-hegalean paisaia natural baten artean kokatuta dago. Bertan, Victor Arguinzóniz antzinako suaren teknika erabiltzen du berritutako ohiko sukaldaritza eskaintzeko. Erretegi honetan, txingarra da lehengaia.


7- Mugaritz (Errenteria – Gipuzkoa)



Mugaritz izan da Andoni Luis Adurizen apusturik arriskutsuena. Abangoardia eta euskal sukaldaritza tradizionala bat egiten duen maisuak dioenez, bere tokia “jatetxe bat baino gehiago da”. 1998.urtean zabaldu zuenetik, 2006.urtean 2 Michelin Izar jaso zituen eta I+Daren sinonimoa bilakatu da.


15- Azurmendi (Larrabetzu – Bizkaia)



Azurmendi jatetxea tradizio, artisau eta gaur egungo esentzien bat-egitea da. Baina beti iraunkortasuna bistaz galdu barik, are gehiago, elkarren segidako bigarren urtez, munduko jatetxe iraunkorrena aukeratua izan denetik The World’s 50 Best Restaurants-en eskutik.


30- Elkano (Getaria – Gipuzkoa)



Itsasoaren ondoan kokatutako jatetxe honetan, itsaso eta parrillaren arteko bat egite ezin hobea eskaintzen du Aitor Arregik. Bere fusio sinpleak, leku familiar honi ospea ematea lortu du.


32- Nerua (Bilbao – Bizkaia)



Guggenheim museoko armiarmaren eskultura alboan kokatuta aurkituko dugu Nerua jatetxea. Bertan, berrikuntza, sustraiak eta ingurua bateratzen dira. Josean Alijaren sukaldaritza ortu, itsaso eta baserrietan sortzen da.





6 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page