top of page

ARMAÑONGO PARKE NATURALA

Ezagutu beharreko bi mundu paralelo

HAITZULOAK, MUINO BERDEAK, HAITZARTEAK... AUKEREZ JOSITAKO MUNDUA!

Armañongo parke naturala ezin hobea da askotariko paisaiak eskaintzen dituen leku bat ezagutu nahi baduzu. Alde batetik, muino berdeak ditu, eta, bestetik, kareharrizko gailurrak.

Ikuspegi ederrez gozatu nahi baduzu, Mirongo begiratokira igotzea gomendatzen dizugu, Pozalagua kobazulotik. Amildegi zirraragarria izango duzu parean, eta bertatik Karrantza errekak Kantabriarako sarreran sortutako haitzartea ikusi ahal izango duzu, Ranero eta Mazo haitzen artean. 

Altueren beldur ez bazara, begiratu Reluxeko arkutik: alde batera, Karrantza haran osoa ikusiko duzu, eta, bestera, Kantauri itsasoa, ikusgai dagoenean.

Sopeñako artadia da Parkeko altxor botanikoetako bat. Mikroklima berezi bati esker iraun du artadi mediterraneo batek Kantauriko itsasertzean. Ia ezinezkoa den edertasuna, Extremadurako edo Andaluziako paisaiak, gureekin zerikusi gutxi dutenak, gogorarazten dizkiguna.

LUR AZPIKO MUNDUA

Parkeko erakargarririk handienetako bat lurpeko haitzuloak dira: Armañongo lurpeak 200 kobazulo eta harpe baino gehiago atertzen ditu. Pozalagua (Repsol gidak “Txokorik onena” izendatua, 2013an) eta Karlistaren Leizea (Europako lurpeko aretorik handiena eta munduko hirugarrena) dira ezagunenak.

Gainera, Parke Naturaletik hurbil, Sangricesen, Koben Koba bisitatu ahal izango duzu: labarretako artearen interpretazio-zentro bihurtutako kobazuloa. Bisita-ibilbidea edozeinek egin dezake, eta mundu paleolitikoan barneratuko zaitu, material interaktibo eta ikus-entzunezkoen bitartez.

KONDAIRADUN BEGIRATOKIA

1670ean, Gertaera Onaren Andra Maria agertu ei zitzaion Biañezeko herritar bati, eta, harrezkero, baselizak izen hori hartu zuen, Andre Maria hori bihurtuta Karrantza haraneko zaindaria. Baseliza inguruko begiratokiraino hurbiltzea gomendatzen dizugu, bertako ikuspegi zoragarriez goza dezazun. Autoz joan daiteke bertaraino.

Haren ohorezko jaietan ere parte har dezakezu, irailaren 18an, eta Gertaerako zelaietan gozatu herri-bazkarian, gastronomia-lehiaketan, dantzan, erromerian...

 

NOLA IRITSI:

 

Bilbotik etorriz gero, Armañonerako sarbide nagusia eskualdeko BI-630 errepidea da. Bestalde, Kantabriatik etorriz gero, CA-151 errepidea hartu beharko duzu, Guriezon, Turtzioz aldera.

INFORMAZIO GEHIAGO

ARMAÑON PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTRUA

Ranero auzoa- Pozalagua Kobaren aurrean

48891 KARRANTZA (Bizkaia)

T.  946 560 079

TRUTZIOZko INTERPRETAZIO ZENTRUA

Lehendakari Aguirre etob. 59 z.

48880 TRUTZIOZ (Bizkaia)

T. 946 560 079

Bisita ezazu Loizaga dorrea, auto klasikoen museoa.

Hurbil zaitez KARPIN ABENTURA ra: parke tematikoa eta animalien harrera-zentroa. Ezin hobea da familiartean gozatzeko.
POZALAGUA_EUS.jpg

IBILBIDEAK

bottom of page