top of page

POZALAGUAKO KOBA

Katedral bat Euskadiko lur azpian

POZALAGUAKO KOBA

Txantxetako kontua balitz bezala, Dolomitas del Norte enpresak 1957ko abenduaren 28an aurkitu zuen Pozalaguako kobazuloa, leherketa bat egin ondoren. Ordura arte, haitzuloa irteerarik gabeko zuloa zen, eta, aurkitu izan ez balute, ezkutuan jarraituko zuen beste milaka urtean. Baina patuak nahi izan zuen haitzuloa argitara ateratzea, eta, hala, munduko haitzulorik ederrena bisitatzeko aukera eman nahi izan zigun (ez da gure iritzia, adituena baizik).

Haitzuloa benetako museoa da, estalagmitak, estalaktitak, zutabeak, gours-ak... biltzen ditu. Baina estalaktita eszentrikoak dira bertako bereizgarriak: munduan beste kobazulo bat baino ez dago halakoak ikusteko aukera ematen duena, Australian, zehazki.

Estalaktita eszentrikoek grabitatea desafiatzen dute, norabide guztietan hazten baitira eta mugagabeko forma txirikordatuak oratzen baitituzte. Horien jatorria misterioa da oraindik ere: aire-korronteak, sustraiak, eremu magnetikoak... adituenek ere ez dakite zein izan daitekeen halako forma berezien jatorria.

Haitzuloa bisitatzen duzunean, ez ahaztu bizirik dagoela: bertako formazioak hazkunde etengabean daude, eta, beraz, oso garrantzitsua da haien ur- eta mineral-geruza ez ukitzea, hazte motel hori ez eragozteko: estalaktitak zentimetro bat hazten dira 100 urtean, batez beste.

Bisita behatoki batean amaitzen da, nondik haitzuloak eratzen duen areto erraldoia ikus daitekeen. Bide batez, gure irudimena askatu eta haitzulo barruan eratzen diren pertsonaiak eta formak ikus ditzakegu: organo bat, iratxo bat, baita Marijaia bera ere. Ondo begiratzean dago gakoa...

BISITA TURISTIKOA

Kobazuloan zehar bisita gidatua horren historioa eta sekreturen bat ezagutzeko.Bisita behatoki batean amaitzen da, nondik haitzuloak eratzen duen areto erraldoia ikus daitekeen. Bide batez, gure irudimena askatu eta haitzulo barruan eratzen diren pertsonaiak eta formak ikus ditzakegu: organo bat, iratxo bat, baita Marijaia bera ere. Ondo begiratzean dago gakoa...

BasqueKarran2018-33.jpg

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Erosi on-line zure sarrera eta ziurtatu zure bisita ordu eta egun zehatz batean.

Egin nahi duzun bisita Pozalagua flashback bada, jakin igandeetan goizeko 11:30h dela.

PROTAGONISTAK:
visitantes pozalagua

June 10, Quincoces

Nagore 8, Quincoces

Verónica 40, Quincoces

"EDOZEIN TOKITARA BEGIRATUTA ERE, FORMA OSO BITXIAK AURKI ZENITZAKEEN NONAHI ".

June Jauregi

"Pozalagua bisitatu eta gero Mironera igo ginen, eta bertatik ikusi genuen Karrantza ibaiak sortutako haitzartea: ikusgarria!".
Nagore

POZALAGUA FLASHBACK

 

Kobako argiak itzaliko dira eta denboran atzera egingo duzu, 1957ko abenduaren 28ra, kobazuloko aurkitzaileek bizi zuten zirrara sentitu dezazun. 

 

Bisita mota hauek larunbatero 11:30etan eskaintzen dira; beraz, aurretik erreserbatzea gomendatzen dizugu. 

NOLA IRITSI POZALAGUARA

Karrantzara Bi-630 errepidetik iritsiko gara eta, Ambasaguasetik igaro ondoren, eskuinerako bidea hartuko dugu, “Ranero” dioen lekuan. Pozalagua  bera ere adierazita dago.

bottom of page