ENKARTERRIKO LEIHORIK OSPETSUENA
Reluxeko haitza naturaren sorkuntza paregabea da. Iritsi aurretik ere, Karrantza ibaiaren haitzartearen gaineko begiratokiez goza daiteke, baita Kantabria eta Bizkaia arteko mugaz ere.
Harrizko arku eder edo “Reluxeko leihora” iristen zarenean (Reluso edo Relus izenez ere ezagutzen dena), kontuz hurbildu, baina EZ ZEHARKATU! Amildegi sakona baino ez dago-eta beste aldean.
Baina arkuaren gainera igoz gero, azpiko herri kantabriarraren ikuspegi ikusgarriak izango dituzu: Riancho izeneko herria da, eta bere ingurunea. Euskal Herriko mendietarako bidaian ezinbesteko esperientzia.
NOLA IRITSI
Autoz joan behar da Ubal gaineraino, Concha (Karrantza) eta Lanestosa lotzen dituen errepidetik.
Bertara iristeko modurik errazena Ubal gainetik da, 635 metroko altueran. Handik, jarraitu El Mazo gailurreranzko argibideak, kilometro inguruko luzera duen hormigoizko errepide batetik.
Metro batzuk beherantz egin behar da, gida-lanak egingo dituen bidegurutze bateraino. Atzean, Peña del Moroko antenak ikusiko dituzu; harantz jo behar duzu. Porlanezko eta hartxintxarrezko mendi-bide batean sartuko zara, larre artean gorantz eramango zaitu.
Igo bitartean, Hornijo mendilerroaren ikuspegi paregabea izango duzu, baita Gandara errekaren haitzartearena eta San Vicente tontor ikusgarriarena ere.
Bidegurutze batera iritsita, jo eskuinetara, behitegi polit bat atzean utzita. Porlanezko mendi-bideari jarraitu antenetarantz, ezkerrean Peña del Mazo duzula. Errepikagailurantz igotzen den bidegurutzeraino iritsiko zara, eta orduan mendi-bide hori utzi eta ezkerrera jo beharko duzu, hesia igaro eta malda igotzen hasteko.
Berehala iritsiko zara ur-tanga batera, eta, hori igarota, eskuinerantz doan bidexka hartu beharko duzu, zeinak larre batera eramango zaituen. Aurrez aurre jarraitu, eta egin metro batzuk beherantz bidexka lauso batetik.
Alanbre-hesiren batetik igaroko zara, eta ezkerrerantz desbideratu beharko zara, pixka bat, leihoraino iristeko; ez duzu amaieraraino ikusiko. Ubal gainetik, ordubete inguru behar da Relux leihoraino iristeko.
PROTAGONISTA:
Lidia, 34 Tarragona
"PERTSONARIK PRIBILEGIATUENA SENTITU NINTZEN HAN GOIAN"
Lidia Martinez
Relux arkura igo ondoren, jaitsi Lanestosa herrira. Txiki-txikia denez, “miniatura perfektua” esaten diote; bete-betean asmatu dute.
Lidia Martinez
Kasualitatez aurkitu nuen Koben koba interpretazio-zentroa, oso interesgarri. Erreprodukzio paleolitikoz betetako kobazulo batean, lurpeko ibilbidea egin nuen, denboran barrenako bidaia gomendagarria.