top of page

KARPIN FAUNA

Karrantza Haraneko animalia  aterpea

EBOLUZIOAREN IBILBIDEA

​Animaliak gustoko badituzu eta gertutik ikusten gozatzen baduzu, Karrantzako Karpin animali aterpea bisitatzea gomendatzen dizugu. Ez, ez da zoologiko bat ez, baizik eta gure fauna zaindu behar dugula gogorarazten digun esperientzia ahaztezina.

EZAGUTU HAIEN HISTORIOA

Karpin Abentura laguntza behar duten animalia basatiak jasotzen dituen gunea da. Karpinera heltzen diren animaliek normalean istorio latza daukate atzetik: batzuek istripuren bat jasan dute, beste batzuk abandonatuak izan dira eta badira ere itxi egin behar izan diren baserrietan bizitzen zirenak.

Zentro honek animaliak ingurune natural batean eta bertatik bertara ikusteko aukera emateaz gain, gure inguruan dauzkagun animalia eta landareak zaindu behar ditugula kontzientziatzeko eta hezitzeko lan garrantzitsua egiten ari da. Pertsona guztientzat zuzendutako esperientzia da, eta noski, guztiz gomendagarria.

IBILBIDEA IRAGANEKO ETA EGUNGO ESPEZIEEN ARTEAN

​Karpin Abenturan hiru espazio aurkituko dituzu. Harietan, gaur egungo animaliak ikusteaz gain, gure planetan bizi izan diren dinosaurio eta bestelako espezie batzuk ere ezagutuko dituzu.

ANIMALIA

Zentro honetan 55 animalia- espezie desberdin baino gehiago babesten dira . Oreinak, katamotzak, orkatzak, saiak, dortokak edo ostrukak aparte, mapatxe edota arantzurdeak ere ikusi ahal izango dituzu.

TERRASAURO

​Begiak itxi eta imaginatu zaitez dinosaurioen garaiko kanpamentu batean dagoen paleontologo bat zarela. Barneratu zaitez basoan eta deskubritu 

dinosaurioen bizimodua nolakoa zen. Eta…kontuz ibili! Batzuk bizirik daudela dirudite eta…

GASTORNISLAND

Ba al dakizu zer nolako espezie bizi izan ziren dinosaurioen ostean? Piztien Lorategian dinosaurioen garaian bizirik iraun zuten hegazti eta ugaztun ezezagun eta zertxobait arraroak ezagutu ahal izango dituzu.

PROTAGONISTAK:
visitantes pozalagua

June 10, Quincoces

Nagore 8, Quincoces

Verónica 40, Quincoces

​"JURASSIC PARK-EN SARTU GINELA EMATEN ZUEN"

Nagore

i

KARPIN ABENTURA

Barrio de Biáñez nº 37

 48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Tel.: 946 107 066 / 626 622 245 
 

www.bbkkarpinfauna.eus/eu

“Animalia askorentzat gizakiarekin topo egitea izan da sorte txarra. Beti gogoratuko dugun esperientzia da, guztiz hezigarria!”

Verónica

Pozalagua kobazulora  joateko aprobetxatu dezakezue; oso hurbil dago eta ikaragarria da.

June
EZAGUTU PAISAIA HARRIGARRI GEHIAGO
POZUBALTZ

POZUBALTZ

RELUX ARKUA

RELUX ARKUA

MAROÑO

MAROÑO

POZALAGUA

POZALAGUA

OTZARRETA

OTZARRETA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

NERBIOI UR-JAUZIA

NERBIOI UR-JAUZIA

BARNE-ITSASOA

BARNE-ITSASOA

bottom of page