OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA

Atzoko oroimenak

turismo rural en el pais vasco
1/5

IRAGANEKO ISTORIO BAT.

PROTAGONISTAK

Orozkoko museoa, Bizkaiko ibar ikusgarri honetan bizi ziren familien bizimodu tradizionala gorazarre egiten duten 3 solairutan bananduta dago. 

Museo etnografikoa Udaletxetik metro gutxitara kokatuta dago eta Kareaga Etxea izenez ezaguna den XVIII.mendeko eraikin baten barrualdean ezkutatzen da. Bertan, Orozko ibarreko Ondare Historikoa, bizimodu tradizionala eta Gorbeia inguruko auzokoen istorioak gordetzen dira. 

Ane, 26 Bilbao

Marta, 26 Bilbao

Lekuko Historiaurre eta Erdi Aroko garaietan zehar hasten den bidai honetan, gaur egun ere mintzatzen den euskararen ezaugarri berezienak ezagutuko dituzu eta bertoko eraikin bereizgarrienak identifikatzen ikasiko duzu. Ibarreko jatorria zein den badakizu orain?

Bisita aurrera jarraitu eta Orozkoko jendearen benetako bizimoduak aztertu ezazuz.. Urteetan zehar egoera ezinhobean mantendutako tresneria, maketak eta kontaketekin batera, auzokoen antolaketa sozialak, erlijiositate eta energia-iturri naturalen garrantzia ulertuko duzu.

" Orozkoko bizimodu tradizionala aztertzeko modu ezinhobea da. Gainera, dena xehetasun osoz azalduta dago bisita nork bere kabuz egin ahal izateko. Guztiz gomendagarria! "

Marta Gómez

MUSEOAREN ORDUTEGIA

Asteartetik domekara: 10:00 - 14:00

Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.

Uda eta Aste Santuko ordutegia:

Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.

Sarrera doan.

Bisita gidatuak doan (aldezaurretik erreserbatu). 

Une honetan Orozko ibarreko aditu bat izango zara, beraz, bisitaren amaiera modu dibertigarri batean egitea gomendatzen dizugu!

 

Egurginak, ikazkinak eta artzainak hirugarren solairuko protagonistak izango dira. Hemen, arbasoek etxeak babesteko erabiltzen zituten metodoak ezagutuko dituzu eta, gainera, Neberabaltz hitzaren esanahia zein den ikasiko duzu. Pistaren bat nahi duzu?

Baina atal garrantzitsuena amaierako utzi dugu, bisita kanpoaldean jarraitzen baitu! 

 

Orozkoko ingurua bisitatzen animatu zaitez eta museoan bertan aztertu duzuna eta naturak oraindik gordetzen duena topatzen saiatu!

Bazatoz?

i

OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA

Tel.: 946 33 98 23

E-mail:  museoa.orozko@bizkaia.org

www.orozkomuseoa.eus

Kultura eta natura konbinatzeko, Itzinako harkaiztian zehar ibiltzea gomendatzen dizugu!

Kobak, leizeak, lurpeko errekak eta bertoko gailur magikoaz goza ezazu Orozko ibarreko bisitari amaiera bikaina emateko!

Gogoratu euskal mendietako inguru zoragarrienetako batean zaudela, Gorbeiako Parke Naturalean!
Arreta ipini leku honetaz gozatzeko proposatzen ditugun planei!
UDAZKENEKO EKINTZA GEHIAGO

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352