Euskal medizaletasunaren ikurra

GORBEIAKO GURUTZEA

1/3

EUSKADIKO TONTOR OSPETSUENERAINO IGO ZAITEZ

Gorbeiarako igoera Euskadiko ibilbiderik ezagunenetarikoa da, zalantzarik gabe; bai eta paregabeko esperientzia ere, mendizale zaildua izan ala hasiberria.

Gorbeia mendia izen bereko Parke Naturalean dago, eta Araban zein Bizkaian hedatzen da.

Gorbeiarako igoera (1.482 m) hainbat lekutatik egin daiteke, baina ibilbiderik errazenak edo erosoenak dira Pagomakurretik (Bizkaia) edo Muruatik (Araba) abiatuta.

Tradizioa da urteko azken egunean (abenduak 31) edo lehenengoan (urtarrilak 1) igotzea. Beraz, egun horietakoren batean joanez gero, goiz jaiki! Bestela, ezin izango duzu ezta aparkatu ere! ;)

Tontorrean 17,23 m-ko gurutzea topatuko duzu, Eiffel Dorrearen antzeko egitura duena. Gorbeian ezarritako hirugarren gurutzea da, aurreko biak haizeteek suntsitu baitzituzten.

NOLA IRITSI PAGOMAKURRETIK

Lehenik, Areatza erdira joango gara, San Bartolome elizaren parera, Pagomakurrerako bide asfaltatua hartzeko. 'Arraba 40 min.' izendatutako pistan barrena joango gara, Lekandako maldak inguratuta erraz eginez gora.

30 minutuan Arrabakoatera iritsiko gara. Bertatik, Arrabako landetan barrena jarraituko dugu eta desbideratze baten ondotik pasatuko gara. Ezkerrekoa hartuko dugu, 'Egirañao 20 min.' dioena, Angel Sopeña aterpera iristeko. Igoera motz baten ostean, ezkerreko bidezidorra hartuko dugu Aldapeko pasabidera heldu arte.

Jaitsiera txiki baten ostean, bideak haitz bat inguratuko du eskuinaldetik, eta pagadi txiki bat zeharkatuko dugu, Egiriñao aterpea eskuinean utzita. Ondoren, Lekuotz iturriaren ondotik pasatuko gara. Bertatik gora, Aldamiñoste muinoraino igo eta Barazarreko bidearekin bat egingo dugu. Muinoan ibilbideko azken aldapara jotzen badugu (eskuinetara), Gorbeiako Gurutzeraino eramango gaitu.

NOLA IRITSI MURUATIK

PROTAGONISTA:

 

 

Jorge, 28 urte.

Madril.

 

"INOIZ BAINO BIZIAGO SENTITU NINTZEN".

Jorge Ríos

INFORMAZIO GEHIAGO

GORBEIAKO PARKETXEAK

 

Gudarien Plaza z/g

 Areatza (Bizkaia)

T. 946 739 279

Sarria 01139, Araba

T. 945 430 709

 

www.gorbeiaeuskadi.com

Goian esan bezala, Gorbeiara igotzeko ibilbideetako batek Muruan du hasiera. Ibilbideari Parratxi aparkalekuan emango diogu hasiera (Harrobietako atsedenlekura doan errepidearen ondoan), han hasten baita baso-pista.

Hasi eta metro gutxira, bidebanatzean eskuineko bidea hartuko dugu, ehunka urteko haritz ederren artean gora.

Handik 20 minutura, langa bat zeharkatuko dugu. Une horretatik aurrera, paisaia erabat aldatuko da eta belardiak eta txilardiak ikusiko ditugu. Igoeran pista lau batera iritsiko da, Baltzolagan, eta Gonga izeneko lekuan barrena jarraituko.

Bertatik, ordu erdian egingo dugu bat Zarateko pistarekin.

Etengabe igotzen ari garela, adi egon beharko dugu pagadi bateko bidegurutzeari. Hor ezkerreko bidea hartuko dugu, Pagazuriko postontziraino eta Arroriano gainera eramango gaituena, Gorbeiako tontorreraino iritsi arte azkenik.

IBILBIDE IKUSGARRI
GEHIAGO
ITZINA

ITZINA

OIZ

OIZ

ARAMAIO

ARAMAIO

DELIKA

DELIKA

NERBIOIKO PARKE LINEALA

NERBIOIKO PARKE LINEALA

URBINAKO GAINA

URBINAKO GAINA

MIRON

MIRON

KOLITZA

KOLITZA

BETSAIDE

BETSAIDE

SAIBI GAIN

SAIBI GAIN

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352