Euskal baleazaleen edaria
Bazenekien txakolinaren lehenengo aipamenetik 500 urte inguru igaro direla? Sinestezina, ezta?
Ardo hau sortu zenean, 1520. urtean, trukean oinarritutako gizartean, produzitzen zen baserrietan soilik kontsumitzen zen. Garai horretan, txakolina haritz zaharrez egindako upeletan irakin eta egiten zen. Emaitza? “ardo merke” ezaguna. Hala ere, euskal baleazaleen artean kalitatea ez zen funtsezkoena. Beste edari batzuen artean, txakolina beharrezkoa zen uraren kalitate txarrari aurre egiteko, eta horrekin, eskorbutoa ekiditeko, nahiz eta ardoa edatea askotan osasunagatik soilik ez izan ;)
Bale-arrantza lurraldearen garapenerako erabakigarria izan zenez gero, mahastien jabeak baleen hezurrak erabiltzen zituzten zuhaixkak finkatzeko. Itsaso eta lurraren arteko bat-egite ezin hobea.
Haiek bai trebeak!
Jatorri izendapena
Utzi ditzagun atzean upel zaharrak eta ardo merkeak.
Txakolina desagertzeko heinean egon zen denboraldiaren ostean, 1989. urtean txakolinaren jatorri izendapena ezarri zen. Horrela, produktu hau toki geografiko zehatzeko jatorrizkoa bezala identifika zitekeen.
Euskadin 3 jatorri izendapen elkarrekin bizi dira: Getarikoa, Arabakoa eta Bizkaikoa. Txakolinari eskainitako lehenengo izendapena Getarian eman zen 1989.urtean, kalitateko produktu lehiakor bat bezala aurkeztu zenean. Hurrengoa Bizkaia izan zen 1994.urtean eta azkenik Araba, 7 urte eta gero jatorrizko txakolin gazteena bilakatzen.
Gertaera horiek produktoreentzat bizigarriak izan ziren; are gehiago, ahalegin handienak egiten hasi ziren produkzioan eta produktuen kalitatean hobekuntzak bilatzearren. Arabako probintziak, adibidez, 20 urte daramatza Amurrioko Txakolin Egunean bere ardaorik sonatuenak eskaintzen. Haiek bezala salda honen fanatikoa ere bazara edo ez baduzu inoiz dastatu, egun hori buruz idatzi genuen postean begiratu bat egin ezazu eta data gogoratu!!
Eta zure tokiaren inguruan edozer bilatzen ari bazara, aukera pila bat dituzu! Bizkaian, esaterako, TxakoliBier Festa ospatzen da Leioan, Bizkaiko Txakolinaren Eguna Bilbon, Txakolinaren Eguna Txorierrin eta Bilboko eta Gernikako azoketan ere ardorik ospetsuenak aurki ditzakezu, besteak beste. Gipuzkoatik hurbilago bazaude, ostera, bisita ezazu Getaria bere Txakolin Egunean eta baita Zarautz Mahats-bilketaren festan ere.
Hainbesteko konpromisoa eman zaio azkenengo urteetan, non gaur egun Jatorri Izendapeneko 6 upeltegi Araban, 30 baino gehiago Getarian eta 40 upeltegi inguru Bizkaiako probintzian daudela. Bizkaiko upeltegi horietako bat, gainera, “txapelketa txakolin” bat izateaz harro sentitu daiteke.
Txakolinaren iraultza
Bere izena José Domingo Txabarri da eta 20 urte baino gehiago daramatza Zallan txakolina egiten. Txakoli Txabarri izenpean, ekoizle honek bere produktuen kalitatea bilatzen du eta ez da prozesu berrien beldur. 5 mendeko sektorearen eta goraka doan teknologiaren arteko fusio hoberena da.
Ondoz ondoko 3.urtean, 2017an, Zallako berezko txakolinaren kolorea, usaina, garraztasuna eta trinkotasuna saritu zen Bacchus de Oro lehiaketan. Sekretua? Dronak.
José Domingok 4 urte daramatza produkzioaren atal bat teknologia berrien eta Drone by Drone talderen esku uzten. Berak El Mundo egunkariari aitortu zion bezala, gehiegizko ongarria edo landarearen tratamendu txar bat, kalitate txarreko produkzioaren eragilea izan daiteke. Euskal gazteen taldeak, dron batek arazo horiek antzeman eta konpondu ahal zituela egiaztatu zuen eta, segituan, José Domingoren arreta jaso zuten.
Prozesua erraza da: dronak lursailaren gainetik hegan egiten du eta kolore desberdineko argazkiak ateratzen ditu. Kolore horiek landareen kalitatea, kantitatea eta garapena aztertzen dute. Gune berdeenak, emankortasun hobekoak. Horrela, Enkarterriko mahastizain honek, baliabideak modu eraginkorrean gestionatzeko gaitasuna izango du. Aurrerapena bai ingurumenean baita bere poltsikoan ere.
Comentarios