SAN BLAS AZOKA

Otsailak 3 - Abadiñon (Urkiola)

turismo rural en el pais vasco
1/3

%100 GEUREA DEN AZOKA

San Blas azoka Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza azoken artean garrantzitsuena eta jendetsuena da. Gainera, tradizio handiko azoka da orain dela zenbait mende ospatzen hasi baitzen. Gaur egun oraindik ere azokak pisu handia dauka Durangaldeko nekazari eta abeltzainen artean.

Azoka hau otsailaren 3an ospatzen da, Abadiñoko Zelaieta auzoan.

 

GOZA EZAZU GURE GASTRONOMIAZ ETA BERTAKO PRODUKTUEZ 

 

Azokan eskualdeko ekoizleen jaki goxoenak dastatzeko eta erosteko aukera izateaz gain; artisau-produktuak eta landareak erosi ahal izango dituzu eta nekazal-makinariaren azken erronkak ezagutu.

San Blas azokan arraza ezberdinako 250 abelburu inguru izan ohi dira, guztiak inguruko baserrietatik etorritakoak. Azokan lehiaketa ezberdinak ere izaten dira ere; adibidez, behi eta bigantxa ederrena aukeratzen da edo ganadu-lote eta nekazal-produktu loterik onenak saritzen dira, 

Euskal Herri osoko ekoizleak ia 100 postutan bananduta egoten dira eta ohiko elikagairik onenak eskaintzen dituzte: ortuariak, Idiazabal gazta, arrautzak, Bizkaiko txakolina,  txorizoa, baserrietako gozokiak, eta hainbat produktu gehiago.

​Azokara bazatoz ezin zara joan bertatik bertara egiten den txorizozko talo tradizionala hartu gabe. Taloa arto irinez egindako opila da, hauek burdinazko plantxa batean sukaldatzen dira eta barnean txorizoa sartzen da. Gure gomendioa taloa txakoli on batekin konbinatzea da, bertokoek egiten duten bezala.

SAN BLAS KORDOIA

Azoka honetako beste tradizio bat San Blas erroskilak eta Abadiñoko San Trakoz eleizan bedeinkatutako koloretako kordoiak  dira. Tradizioari eutsiz, jendeak lepo inguruan lotzen du kordoia eta 9 egun pasata erretzen du, erremedio ezinhobea omen da  eztarriko gaixotasunak saihesteko.

TRADIZIOA, MUSIKA ETA JAIA

San Blas azoka,  euskal nekazaritzaren zaleentzat ezinbesteko topagune izateaz gain, tradizioz beteriko jaia da eta halan erakusten dute azokan bizi ditzakezun euskal kulturaren adierazpen anitzek: bertsolarien bat-bateko saioak Ferialeku plazan, kalejirak, dantza-erromeriak, etab. 

 

Honez gain, jaieguna osatzeko herri-kirolak ditugu Abadiñoko pilotalekuan, hauen artean ospetsuenak idi-demak direlarik