EUSKAL HERRIKO KIROLAK
Euskal Herriko herri-kirolek hainbat kirol-diziplina biltzen dituzte, Euskal Herri osoan praktikatzen direnak. Kirol horiek guztiak landa-inguruneko lanak dira, gerora kirol-jarduera bihurtuak: jarduera bakoitzean nor den trebeagoa jakin nahian, pertsonen arteko lehian oinarritutako kirolak dira.
Bi hitzetan laburbil daiteke bilakaera hori: “Ezetz egin!”.
Hala, adibidez, aizkolaritza egurra eskuratzearren enborrak mozteko jardueratik sortu zen; harri-jasotzea, berriz, eraikuntzarako harri handiak mugitzeko jardueratik…
Ohartuko zinenez, herri-kirol guztietarako indar fisiko handia behar da, baita erresistentzia ere. Bai, halaxe da: astakilo samarrak gara, baina zer egingo diogu... ;)
Hala ere, kirol hauek parte-hartzaile eta ikusleen apustuek eta erronkek egin dituzte ospetsu. Lehia horietakoren bat zuzenean ikusi nahi izanez gero, hona egutegia.
Euskal Herriko ia herri gehienetan egiten dira txapelketak, herriko jaietan edo azoka garrantzitsuren bat dagoenean. Izan zaitez tradizio horren parte eta bizi bertatik bertara kirol hauen inguruan sortzen den giroa.
Zorte apur batekin, diru pixka bat ere irabaz dezakezu geroko txakolina eta pintxoa hartzeko, eta, agian, aizkolariren batek aizkora utziko dizu: ikusiko duzu enborrak mozte hori ez dela batere erraza...
PROTAGONISTAK:

Susana 26, Alcalá de Henares
Sara 28, Madril
Noa, 30 Madril
Alberto, 33 Coslada
Marley, 4 hilabete Coslada.
"EZ ZEGOEN ENBOR HURA MOZTEKO MODURIK, EZTA HURRIK EMAN ERE".
Alberto Crespo