top of page

TXAKOLINA

Ardo zuri bilatuena

turismo rural en el pais vasco

TXAKOLINA

Euskal Herriko ibarretan jaiotako txakolina profesionalek kontu handiz eta ongi zainduz egindako lana da. Zapore paregabea du, eta horrexegatik eskatzen dute nazioarteko ardo-merkatu sofistikatu eta berritzaileek.

Nortasun erakargarri eta garratza du, harrituko zaituena. Euskal Herriko edozein taberna edo jatetxetan eska dezakezu, baina onena da beraren sekretuak barnetik ezagutzea. Horretarako, upategi bat bisita dezakezu, primerako sommelier bihurtuko zaituen enologo baten eskutik.

Paseatu mahastietan barrena eta gozatu inguruko paisaiaz. Landa-ingurune perfektua ardo zuri berezi baino bereziago honi zaporea hartzeko eta berataz gozatzeko.

Arraina, itsaskia eta haragi zuria txakolinaren lagun leialak dira, baina ziur ez zenekiela azkena sushiarekin batera ateratzea dela.

Txakolina betidanik lotu izan da Euskal Herriarekin. Juan Uruñuela doktorearen arabera, egungo 'txakolin' hitzaren esanahia 'etxeko ardoa' edo 'etxean egiten den ardoa' izango litzateke, 'etxakoa'; 'etxakoa'-tik 'etxakon', 'auzokide' bide dena; eta, azkenik, 'txakolin' edo 'chacolí' (gaztelaniaz).

Basquemountainsen, bi jatorri-deitura eta ibilbide bat ditugu:

PROTAGONISTAK:
turismo rural en el pais vasco

Amaia, 29 Salamanka

Pablo, 30 Salamanka

"EUSKADIRA ETORTZEA ETA TXAKOLINA EZ PROBATZEA BEKATUA DA".

Pablo Mena

"Salamancara kutxa bat txakolin, Idiazabal gazta eta gozoki tipikoak eraman nituen, eta maletan gauza gehiago sartzen ez zitzaidalako, bestela..."

Amaia Nuñez
JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO

MENDIKO GOZOKIAK

TXULETA

BARATZETIK MAHAIRA

AZOKA ETA MERKATUAK

INDABA-JANA

bottom of page