top of page

AZOKA ETA MERKATUAK

Euskal Herriko zapore jatorra

turismo rural en el pais vasco

EUSKAL AZOKA ETA MERKATUAK

Landa-eremuak eta hiriak bat egiten duten lekuetara hurbiltzeko aukera.

Euskal mendietako azokak bisitatzea zirraragarria da, bertako gastronomiako betiko produktuak ezagutzeaz gain, giro zalapartatsu, jator eta hurbila gozatuko baituzu.

Animaliak ikusi, baserritarrek ekoitzitako kalitatezko elikagaiak dastatu, artisauen eskuek lan nola egiten duten ikusi... hori guztia eta gehiago egin ahal izango duzu.

Basquemountainseko merkatuak ezagutzeak lur hauen nortasuna eta funtsa hobeto ezagutzen lagunduko dizu. Ez galdu baserritarrekin hitz egiteko aukera. Haiek inork baino hobeto ezagutzen dute slow food artea, bizitza osoa baitaramate berau praktikatzen.

Euskal Herriko sukaldarien arrakastaren gakoa ezagutzear zaude, hainbeste Michelin Izarren arrazoia: zuzenean lurretik eta naturatik datorren lehengaia.

Esteka hauetan, azoka eta merkatuak non eta noiz izaten diren ikus dezakezu, baita Euskadin dauden kalitate-marka eta zigiluei buruzko informazioa lortu ere; hartara, erosketa ona bermatuko duzu.

PROTAGONISTAK:
turismo rural en el pais vasco

Aitor, 41 Iruñea

Eli, 39 Iruñea

Maitane, urte 1

Laia, 3 urte

"SUSTRAIETARA ITZULTZEA BEZALA IZAN ZEN".

Aitor Ojanguren

"Inon azokarik topatzen ez baduzue, ekoizleen enpresetara bisita gidatua egin dezakezue. Asko dira, askotarikoak, gainera, eta produktua zuzenean eros daiteke.
Aitor Ojanguren
JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO
bottom of page