top of page

TXULETA

Euskal erretegien erregina

TXULETA TXINGARRETAN

Euskal barnealdeko jaki ahogozagarrietako bat da. Euskadiko gastronomiako harribitxi gorrixka honen zati bat ahoan sartuz gero, ezinezkoa da irribarrerik ez egitea.

Erretegian dasta dezakezu, berau prestatzen espezialistak baitira, edo sagardotegian, giro ezin hobean.

Hauxe da sagardotegiko menua:

Bakailao-tortilla.

Txuleta.

Irasagarra eta intxaurrak.

Edateko, nahi/ahal duzun sagardo guztia.

Sukaldean egitea gustuko baduzu eta txuleta zuk zeuk prestatu nahi baduzu, harategian bertan eros dezakezu. Hori bai, egiaztatu Eusko Label zigilua duela. Kalitate hitzaren 'K' daraman zigilua da, bertoko produktuen kalitatezko lehengaien bermea.

Azken aholkua: haragiak alde biak izan behar ditu txigortuta, eta barnealdea gorri. 

On egin!

PROTAGONISTAK:
turismo rural pais vasco

Sara 28, Madril

Alberto, 33 Coslada

"EZ DU ZERIKUSIRIK ZARTAGINEAN PRESTATURIKO TXULETAREKIN".

Sara Camino

"Gu betiko erretegi batean izan ginen, eta dena izan zen perfektua: ingurua, dekorazioa eta, jakina, haragia. Primerakoa!".

Alberto Crespo
Betekada eta gero, euskal mendietako ezohiko lekuak esploratzera joatea erabaki genuen. Nahitaezkoa haiek ikustea!”
Sara Camino
JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO
bottom of page