INDABA-JANA EUSKADIKO BARNEALDEAN
Bada berariazko janaria eskatzen duen paisaiarik. Euskadiko mendietara hotza iristen denean, indaba-jana da gehien eskatzen denetakoa; zerbaitegatik izango da. Bada urtean 500 kg indaba ere prestatzen duen jatetxerik.
Euskadiko barnealdeko ia edozein jatetxetan indabak sakramentu eta guzti jan baditzakezu ere, leku ezagunenetarikoa Karrantza Harana da. Bertan, babarrunak odolki-, txorizo- eta urdai-puska ederrekin eta piper ugarirekin prestatzen dituzte. Ez dago plan hoberik neguko egun baterako: Armañon Parke Naturalean paseotxoa egin eta, ondoren, indaba-janarekin indarberritu Karrantzan.
PUTXERA
Putxeraren jatorria XIX. mendean dago, eta trenbideetako langileen asmakizuna izan zen. Trenen lurruna beren janaria berotzeko erabiltzen zuten. Tradizioak gaur egunera arte iraun du eta, nahi baduzu, zeuk ere ikas dezakezu, Balmasedako chef baten laguntzaz.
Giro atsegin eta dibertigarrian, betiko babarrun-putxera prestatzeko beharrezko pasioa eta maitasuna ezagutuko dituzu... gero etxean prestatu eta lagunei sorpresa emateko.
PROTAGONISTA:
Lidia, 34 Tarragona
"POPEYERENTZAKO ZIAZERBAK NOLA, HALAXE IZAN ZIREN BABARRUNAK NIRETZAT".
Lidia Martinez