BASERRIKO PRODUKTUAK
Ezagut ezazu landa-turismorako prestaturiko baserriko bizimodua eta hartu parte bertako zereginetan. Ezin duzu galdu EAEko baserri-giroa bizitzeko aukera.
Baserriaren jabe eta bertako langile diren baserritarrek maitasun handiz tratatzen dituzte bertatik ateratzen diren fruituak eta barazkiak.
Baserri hauetatik ateratzen dira Euskadiko gastronomiako errezeta sofistikatu zein tradizionaletako osagaiak, eta zuk bertatik bertara dasta ditzazkezu.
Aukera ezazu gustukoen duzun landetxea eta bizi ezazu landa-turismoaren lasaitasuna EAEn. Ezagut itzazu bertako ohiturak, praktikatu euskarazko hitz batzuk eta dastatu zuzen-zuzenean lurretik eta animaliengandik datozen produktuak.
Zure zentzumenak berpiztu egingo dira eztiaren zapore paregabearekin, tomateen usain sarkorrarekin, arrautzen kolore laranjaxkarekin (are, bada bi gorringokorik ere) eta fruituen nahiz barazkien tamaina eta testurekin. Produktu bakoitzak bere erara harrituko zaitu.
Ez zaitez joan jaki ahogozagarri hauetakoren bat dastatu gabe:
PROTAGONISTAK
Aitor, 41 Iruñea
Eli, 39 Iruñea
Maitane, urte 1
Laia, 3 urte
"MENDI ARTEAN LO EGITEAK EZ DU PAREKORIK".
Eli Ballesteros