top of page

ALDE ZAHARREAN

Historiaz bustitako kalexkak
turismo rural en el pais vasco

TURISMO RURAL EN EL PAIS VASCO

"Pozalagua Haitzuloa, Balmasedatik 45 minutura, bai ala bai ikusi behar duzue. Nahitaezko bisita."
Arrate Camino

Euskal Herriko barnealdean, galtzada-harrizko kaleei eta antzinako eraikinei eutsi dieten herri ugari daude, beste garai batera eramango zaituztenak. Hauek dira nabarmentzekoak:

BALMASEDA 

1199an sortua, Bizkaiko lehen hiribildua izan zen. Bertako ikur ezagunenetakoa Zubi Zaharra edo La Muzakoa da, XIII. mendean eraikia. Hiribilduko sarrera izan zen, eta aduana-lanak ere egin zituen, merkatariek bertan ordaindu behar baitzituzten zergak, hiribildura sartu nahi bazuten.

Gaztela eta Flaviobriga (Castro Urdiales) lotzen zituen galtzada erromatarraren parte zen, eta bere edertasuna margolari, argazkilari eta bidaiariek miretsi izan dute.

Egun, pasabideak Kadagua errekaren bazter biak lotzen ditu, aldi berean Kristo eta San Lorenzo auzoak lotuta. Ez egin zalantzarik eta gurutzatu zubia alde zaharrean sartzeko: mila eta bat sorpresa dituzu zain!

"ZUBIAK ERDI AROKO FILM BATEKOA DIRUDI".

Iker Castillo

LANDA INGURUNEKO HERRI XARMAGARRIAK

PROTAGONISTAK:
montañas vascas

Arrate 26, Madril

Sara 28, Madril

Chus, 30 Logroño

Iker, 30 Logroño

Balmaseda
"Bazkaldu ostean Itsaslurreko Bide Berdetik paseatzera joan ginen; itsasoa eta mendien arteko ibilbide paregabea!
Sara Camino
"Gure bizitzako babarrunik goxoenak jan genituen. Inguru honetako plater tipikoa da, eta merezi du dastatzea". 
Chus Orbe

OTXANDIO​

Bi parke naturalen eta urtegi baten artean, Otxandiok ahozabalik utziko zaitu. Herriko plaza da udalerriko funtsezko lekua, non arkitektura-multzo paregabea ikus daitekeen:

 · Udaletxea, 1742an eraikia eta monumentu nazional izendatua.

· Santa Marina eliza, XVI. mendekoa. Nabarmentzekoak dira dorre dotorea eta nabe zabala.

· Kultur Etxea, XIX. mendekoa.

· Vulcanoren iturria, suaren jainkoari eskainia, hiribilduaren historian errementaritzak izandako garrantziaren omenez.

· Bolatokia eta pilotalekua.

Plazaren atzealdean, jo Uribarrena kalerantz eta erreparatu etxe dotoreei. San Martin baselizara ere joan zaitezke: pagadi txiki baten erdian dago, eta soiltasuna eta balio historikoa uztartzen ditu.

ARTZINIEGA

 

Alfontso X.a Jakintsua izan zen Artziniega hiribilduaren sortzailea. Herrigunea harresi eta babes-dorreekin babestu zuten, eta gaur egun ere ikus daitezke horma horien arrastoak, Euskal Herriko barnealdeko Erdi Aroko alde zahar zainduenetako honetan.

Muino batean, alde zaharrak kale paraleloz osaturiko diseinu berezkoari eusten dio: Goiko kalea, Erdikoa eta Behekoa, kantoien bitartez lotuak. 1995ean, Monumentu Multzo Historiko-Artistikoa izendatu zuten.

Hiribildua merkataritza-gune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan, eta horren lekuko dira 46 leinuren armarriak, baita etxeak, dorretxeak, jauregiak, sutegia eta beste hainbat elementu ere.

Nabarmentzekoa da Artziniegako dorrea: jauregi errenazentista da, ate klasizista dotorea duena. Aipagarriak dira, halaber, Ama Agustindarren komentua eta XIX. mendeko Udaletxe zaharra.

Oinez 10 minutu eginda, Arteako Andre Mariaren santutegi zirraragarrira irits zaitezke. Hau ere monumentu historiko-artistikoa izendatuta dago. 

Bisita ezazu Museo Etnografikoa: eskualdeko biztanleen landa- eta hiri-bizimodua girotzen duten erakusketak ikus daitezke bertako 17 aretoetan. Ikaragarri gustatuko zaizu!

Artziniega
Otxandio
Elorrio

ELORRIO

Elorrion barrena ibiltzea aire zabaleko museo batean ibiltzea bezala da. Hiribilduan, hainbat jauregi eta dorretxe daude; horietako batzuetan, jendea bizi da, hain ondo zainduta daudenez. Horregatik, 1964an, Elorrioko Alde Zaharra Monumentu Multzo izendatu zuten.

Elorriok txoko magikoak ditu, hala hiribilduan nola nekazaritzari loturiko ingurune berdean. Hona hemen zenbait:

· Sortzez Garbiaren basilika: Bizkaiko handiena da eta altzari zirraragarriak ditu barruan. Kanpandorre bikaina du, Sevillako Giraldaren erreplika, eta barruko aldare mausoleoa parekorik gabeko artelana da.

· Hiribilduko jauregi eta lorategi erromantikoenak. Ezagut itzazu etxe dotoreenak ikusteko ibilbide honen bitartez.

· Kanpokaleko atea: zutik dirauen harresi-atala.


· Armarriak: Bizkaiko udalerri guztien artean, Elorrio da armarri gehien gordetzen dituen herria; zehazki, 69. Ibilbide heraldiko hau eginez ezagut ditzakezu.

· Argiñetako nekropolia: herrigunetik kanpo eta paraje magiko batean aurkituko duzu IX. mendeko hareharrizko hilobi eta hilarrien multzo hau. San Adrian baselizaren kanpoaldean dagi eta Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetakoa da.

Duango

DURANGO

Urkiolako Parke Naturaletik gertu, herri hau ikusi beharreko horietakoa da. Hoberena lehenik turismo-bulegora joatea duzu, turismo-bulegoa ez ezik Museoa ere baita. Bertan dago Kurutziaga Gurutzea. Gurutzeak aparteko edertasun gotikoa du, eta Monumentu Historiko Artistikoa da. XV. mendearen amaieran edo XVI.aren hasieran landu zuten.

Hirigune historikoan (1997ko urtarrilaren 14an izendatua Monumentu-Multzo), 700 urtetik gorako hiria topatuko duzue.

Hauexek dira ikustekoak: Lariz Dorre sendo eta enigmatikoa, Uribarriko Santa Maria Basilika, Santa Ana Eliza eta Arkua, Tabirako San Pedro Eliza kutuna edota Mikeldi idoloa.

JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO
bottom of page