BASERRIAK, ERROTAK, BURDINOLAK ETA GEHIAGO
Berehala ohartuko zara Euskal Herriko landa-ingurunean baserriak direla nagusi, eta asko eta asko bailara berdeetan daudela, errota eta burdinoletatik hurbil.
Baserrien berezitasuna da eraikin bakar batean bilduta dituztela dolarea, etxebizitza, ukuilua, bihitegia eta lastategia. Erreparatuz gero, baserri askoren ate nagusian Eguzkilorea ikusiko duzu, madarikazioak atetik sartzea saihesten duen lorea, hain zuzen.
Gure landa-inguruneko ohiko beste eraikinetako batzuk errotak eta burdinolak dira. Gaur egun, asko daude oraindik, batzuk jardunean, gainera, El Pobaleko burdinola, kasu.
Euskal Herriko landa-inguruneko paisaia ikusteko leku aproposa da Zeberio, Gorbeian. Malda leun eta muino berdez inguratuta, erraza da errotadun baserriren bat aurkitzea, ur gardeneko erreka baten ondoan.
Mendi-ibiliak egitea gustuko baduzu, botak janztea eta Basquemountainseko toki eder hau zeharkatzea gomendatzen dizugu. PR-11 ibilbideari jarraituta, baselizak, errotak eta baserriak ikusiko dituzu. Azken batean, beso-zabalik hartuko zaituen landa-ingurunea.
Zeberioz gain, bada landa-xarmagatik liluratuko zaituen beste ingururik ezagutzeko. Ez kezkatu Basquemountainseko beste lekuren batean bazaude, beste ibilbide batzuk ere badira-eta Aiaraldean, Urkiolan edota Enkarterrin.
PROTAGONISTAK:
Itxaso, 29 Sopela
Ainhoa, 32 Mundaka
Aitor, 33 Barakaldo
"ZEBERION BARRENA IBILTZEA MUNDU BAKETSU BATEAN SARTZEA DA"
Itxaso larrinaga