TIROLINA ETA PASARELAK ZUHAITZ ARTEAN
Hasi baino lehen jakin, mundu guztiarentzat aproposa izan al den ekintza dela hau. Jolasa eta abentura bat eginda, hezkuntza eta ikaskuntzarekin batera, ingurune natural batean eta aire zabalean. Ongo etorri Hontza Extrem-era!
Oletan (Aramaio) kokatua dagoen 5 hektareako abentura anitzeko parkea da, non, ingurune naturalaz gozatu ahal izango duzu zirkuitu desberdinen bidez. Lagunekin zein familiarekin bizitzeko esperientzia ezin hobea, beraien zailtasun maila parte-hartzaileen adinera egokitzen baita.
Gazteek ziur gozatuko dutela. Eta ez hain gazteak... baita! jeje
HAUR ETA NAGUSIENTZAKO ZIRKUITUAK
Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den zirkuitua!
HAURRENTZAKO
Eremu horri MIRUGAIN deitzen zaio eta batez ere etxeko gazteenentzat pentsatua dago. Baina horrek ez du esan nahi helduek zirkuitu honetaz gozatu ahal ezingo dutenik. Tirolinekin bukatzen diren sarez, trapezioz, enborrez eta zubiez osaturik dauden 2 zirkuitu dira.
Aitatxu eta amatxu, ez zaitezte kezkatu zuen semeen segurtasunaz, uneoro salbamendu etengabeko segurtasun sistema batekin aseguratuta baitaude.
NAGUSIAK
Helduentzako zirkuitua parkeko handiena da 5 zona (SAIBI, MOTXOTEGI, ORIXOL, GORBEIA eta ANBOTO) biltzen dituelako, metro bateko altueratik hasi eta ia hamar metrora arte heldu arte. .
Eremu guztiak independenteak dira eta guztiak oinak lurrean jartzen lagunduko dizun tirolina batekin bukatzen dira. Ez dira oso zailak. Baina puntu korapilatsuenetan trabatzen bazara ez kezkatu, beti errazago den ibilbide bat bait dago.
Ausartuko al zara?
Aipatutako zirkuituez gain, Hontza Extremek zure punteria erakutsi edota hobetzeko aukera eskaintzen dizu, arku-tiroarekin. Baita Otxandioko udalerria orientazio jarduera batekin hobeto ezagutzeko ere. Taldean egiteko ekintza aparta, non pistak aurkitzeko duzuen trebezia erakutsi behar izango duzuen.
i
HONTZA EXTREM
Oletako Bidea,
48210 Oleta (Aramaio)
Tel.: 633 46 89 47