top of page

BELAZE

Baserriko zaporeak

turismo rural en el pais vasco

BIZI GERTUTIK BASERRIA!

Baserritarren bizimodua eta ofizioa gertutik ezagutzeko aukera ederra. Baserrietako protagonista nagusiak dira; ahalegin, maitasun eta dedikazio handiz, beraien baratzetan eta animalien bidez ekoiztutako elikagai osasuntsu eta zaporetsuez gozatzeko aukera eskaintzen digutenak. Esperientzia ezin hobea familian bizitzeko eta etxeko txikienek lan hori balioesteko.

BELAZE PROIEKTUA​

Belaze, Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian kokatzen den proiektua da, Elorrioko erdigunetik 1kmra, Gure lurraldean hain garrantzitsua den ofizio historikoari jarraipena eman diote, honi merezi duen balioa emanez eta gaur egunera egokituz.

 

Ekoizpen ekologiko eta jasangarrian oinarritzen dira, natura eta bere aniztasuna errespetatuz, interesa duen edonori balore horiek transmititzen saiatuz


"Egiten duguna maite dugu eta hau besteekin partekatzea

gustatzen zaigu!"

BASERRIAN ESPERIENTZIA EDER BAT BIZI EZAZU!

Haur zein helduek, Belazen, baserriko bizitzaren iraganaren eta orainaren nondik norakoak ezagutzeko eta bizitzeko aukera izango duzue; baserriaortua eta ukuiluaren arteko ibilbide aktibo baten bidez. 

Ziur etxeko gazteenei ilusio handia egingo diela baserriko animaliak gertutik ikusi ahal izateak! Behiak, Belazeko produktu izarra den jogurtaren protagonista nagusiak dira. Esperientziaren bukaeran jogurta dastatu ahal izango duzue, baserriko zaporeak sentituz.

Esperientzia honek, naturarekin, animaliekin eta inguruneko florarekin konektatzen lagunduko dizue. Errespetatzen irakatsi ere, baita baserritarren ogibidearen alderdi desberdinak ezagutu, bizi eta sentitzen ere. 

 

Zuen zentzumenak esnatuko dituen esperientzia! 

BELAZEREKIN HARREMANETAN JARRI

Eskerrik asko! Mezua bidali da.

ERRESERBATU ZURE SARRERA

10:00etatik - 12:00ak arte

 

Hizkuntza kontsultatu

Toki mugatuak

25 pertsona

(gehienez 2 haur heldu bakoitzeko,

familia ugarietan izan ezik)

Taldeei zuzendutako bisitak interesatzen bazaizkizu, jarri zaitez Belazerekin harremanetan.

i

i

BELAZE 

Zenita 14

48230 Elorrio - Bizkaia

Tel.: 611188213
E-mail: belazebisita@gmail.com

Elorrioko Zenita auzoan bertan, Argiñetako Nekropolisa aurkitzen da.

Txoko iradokitzaile eta misteriotsua, non inguruneko kristau inskripziorik zaharrenak aurkituko dituzuen. 

Ez zaitezte joan Urkiolako Santutegia bisitatu barik. Ezagutu "meteoritoaren" atzean dagoen kondaira eta bere 3 gurutzeak duten panoramikaz gozatzeko aukera aprobetsatu. 

JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO
bottom of page