EUSKAL MENDIETAKO TXOKO MISTERIOTSU BAT
Elorrioko Zenita auzoan, txoko iradokitzaile eta erromantiko bat aurkituko duzu, ukitu misteriotsu eta magikoa duena, aldi berean, aura berezia sentitzeko lekua: zure irudimenari hegan egiten uzteko leku ezin aproposagoa.
Argiñetara sartzean, San Adrian baseliza eta bere nekropolia ikusiko dituzu aurrez aurre. Bertan inguruneko kristau inskripziorik zaharrenak aurkituko dituzu.
PROTAGONISTAK:

Fran, 63 Zaldibar
Nieves, 60 Zaldibar
Olaia, 23 Galdakao
Ziortza, 23 Galdakao
Ikerne, 58 Elorrio
Amaia, 54 Elorrio

Nekropoliaren erakargarririk handiena bertako hilarri eta hilobi sorta da, baselizaren barrualdean zein kanpoaldean taldekatuta daudenak eta balio historiko alderaezina dutenak.
Argiñeta ezin hobea da familiartean piknika egiteko, eta Argiñetara edota bere inguruneetara egiten diren bisita gidaturen bat gehituz gero... arratsalde ahaztezina izan daiteke.

"ZALDIBARREKOAK IZANDA, EZ GENEKIEN LEKU HONEK ISKUTATZEN ZUEN HISTORIOA"
Francisco
i
ELORRIOKO TURISMO BULEGOA
Berrio Otxoa kalea
Elorrio (Bizkaia)
T. 946 820 164/ 605 726 420