EUSKADIKO

BARNE - ITSASOA

qué ver en las montañas vascas

1/3

ISILTASUNAREN URAK

Euskadi mendietako eta inguruneetako aintzirek Kanada gogora ekarriko dizuten paisaiak eratzen dituzte. Bertako uretan, mendi nahiz zelai berdeak eta baserriak ikusiko dituzu islatuta. Uretako kirolak egiteko edo natura betean piknik bat eginez indarrak berreskuratzeko ezin egokiagoak dira.

Itsaso bete aukera duzu zure zain!

ALBINAKO URTEGIA

Txikiena izan arren, ederrena da askoren ustez. Aramaioko kareharrizko haitzek, haraneko larre berdeek eta urtegiak berak paisaia harrigarria osatzen dute. Carlos Mena (Gasteiz, 1971) kontratenorraren esanetan, bertako oihartzuna paregabea da, eta sekulako isiltasuna dago; hala, norberaren arnasketaren oihartzuna ere entzun omen daiteke. Beraz, badakizu: hemen aurkituko duzu zure leku baketsua, eta isiltasunari kantatu ahal izango diozu, oihartzuna esaten duten bezain harrigarria dela frogatzeko. 

URRUNAGAKO URTEGIA

Araba eta Bizkaia artean dago Urrunagako urtegia, paisaia ikusgarriaz inguratuta, Gorbeia mendia (1.482 m) atzean duela.

Leku zoragarri honetan, aisialdiarekin, kirolarekin eta atsedenarekin lotutako jarduerak aurkituko dituzu. Ur-bazterretan, bi aisialdi-gune daude:

  • Sorgimendi: mahaiak, iturria, hondartza eta zuhaiztia dituen aisialdi-gunea.

  • Zabalain: zuhaitz arteko parkea, mahai eta barbakoekin.

Iparraldean, Nazioarteko Arraunketa Eremua dago, estropada-eskola ere badena.

Urrunagako urtegian, nabarmentzekoa da habitat horretan biltzen diren hegazti, arrain eta bestelako uretako animalien kopuru handia. Arrantzale bat baino gehiago ikusiko duzu alerik onenak harrapatu nahian. 

URIBARRI GANBOAKO URTEGIA

Lehen mailako erreferentea da aisialdi- eta kirol-jardueretan: arrantza, arraunketa, piraguismoa, windsurfa, stand up paddle (SUP)... Urtegian, bi elkarte nautiko daude (Vitoria Klub Nautikoa eta Aldayeta Klub Nautikoa), baita turismo aktiboko zenbait enpresa ere, kayak-jarduerak antolatzen dituztenak.

Gainera, ingurunearen kalitateagatik eta eskaintzen dituzten zerbitzuengatik bandera urdina duten bi hondartza zoragarri ere badaude: Landa eta Garaio.

Aterpetxe bat ere badago Zuhatzako uhartean: instalazio eta zerbitzu bikainak ditu, bainatzeko hainbat gune eta mahaiak, erretegiak, haur-jolasak eta beste zenbait zerbitzu dituzten guneak. Horiek guztiak ezin hobeak dira familiarteko egonaldia egiteko, baita naturaz gozatzeko ere.

Bestalde, kirolzaleek ibilaldiak egin ahal izango dituzte, oinez zein bizikletaz, urtegiaren inguruan.

Ikus ibilbideak >

Kayakarekin toki harrigarriak ezagutzera irtetea gustatuko baduzu, hauxe da zure lekua, baina, ezer baino lehen, beharrezko baimenez informa zaitezen gomendatzen dizugu.

Ingurune honetan, balio ekologiko handiko elementuak daude, eta Euskal Herriko hezegune garrantzitsuenetakotzat jota dago. Ibilaldiak egiteko eta atseden hartzeko gune paregabea.

NOLA IRITSI

Bi urtegiotara iristeko modurik onena da Legutio herrira joatea. Behin han, batera eta bestera joateko jarraibideak aurkituko dituzu.

PROTAGONISTAK:

Susana 26, Alcalá de Henares

Sara 28, Madrid

Noa, 30 Madrid

Alberto, 33 Coslada

Marley, 4 meses Coslada.

​"ISILTASUNA, BAKEA ETA LASAITASUNA. TRAFIKO PILAKETEZ AHAZTEKO MODURIK ONENA".

Noa Guzmán

Susana Rivera
Sara Camino
Alberto Crespo
EZAGUTU PAISAIA HARRIGARRI GEHIAGO
POZUBALTZ

POZUBALTZ

RELUX LEIHOA

RELUX LEIHOA

MAROÑO

MAROÑO

POZALAGUA

POZALAGUA

OTZARRETA

OTZARRETA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

BURDINAZKO MENDIAK

BURDINAZKO MENDIAK

NERBIOI UR-JAUZIA

NERBIOI UR-JAUZIA

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352