URKIOLAKO SANTUTEGIA
Pagadi, urkidi eta lizardiz inguratuta, Urkiolako Santutegia harro altxatzen da izen bereko mendilerroan. Euskal Autonomia Erkidegoaren erdian dago ia, eta, bitxikeria gisa, bere teilatuak bereizten ditu euri-urak: alde batean eroriz gero, Kantauri itsasora joango dira, eta bestean eroriz gero, berriz, Mediterraneo aldera.
Santutegiaren kanpoko belardian, meteorito bat aurkituko duzu: 7 bira egin beharko dituzu bere inguruan, maitasuna aurkitu nahi baduzu edo maiteari eutsi nahi badiozu. Horixe egiten da bertan duela ia mende batetik, eta sinesmenak dio meteoritoaren harria oso bizirik dagoela...
Kanpoaldean, Bizkaiko bizimoduaren hiru ikur aurkituko dituzu: aingura itsasoko bizimoduaren irudia da, laia nekazari-bizimoduarena eta burdinolako turbina industria-bizimoduarena.
Ekainaren 13an Euskal Herrian bazaude, ezin duzu galdu San Antonio zaindariaren omenez egiten den nekazaritza-, abeltzaintza- eta artisau-azoka.
HIRU GURUTZEAK
Santutegiaren alboan aurkituko duzu begiratokira edo, hobe esanda, Via Crucis-era eramango zaituen bidea. Bidexkak pagadi eder bat zeharkatzen du, Santutxoaren baseliza atzean utzita. Berehala ikusiko duzu panoramika paregabea Atxarteko haitzartearen gainean, Durangaldea osorik, hain zuzen. Iritsi zara Urkiolako Parke Naturaleko begiratokira!
Gozatu paisaiaz eta arnastu aire garbia: heldu da mundua zure oinpean sentitzeko unea. Begiratoki parean, inguruko mendiak ezagutzen laguntzeko interpretazio-panela aurkituko duzu.
Urkiolan zaudela, parke naturaleko ibilbideren bat egitea gomendatzen dizugu, hala nola, Saibikoa: ibilbide erraza, familia-giroan egitekoa.
NOLA IRITSI URKIOLARA
Urkiolako Gainera iritsita, bidegurutze bat aurkituko duzu, “Santutegia” dioena: horixe da parkeko ibilbide guztien abiapuntua, eta, gainera, hortxe bertan dago parkeko interpretazio-zentroa.
ERRESERBATU ZURE BISITA
Goza ezazu Urkiola Santutegi eta bere inguneetatik doan bisita gidatu honetaz eta ezagutu leku honek gordetzen dituen historio eta kondairak.
Larunbatero 12:00etan.
PROTAGONISTAK
Xabier 28, Gautegiz-Arteaga
Ainize 33, Gernika
"HAIN HURBIL BIZITA, EZ DAKIT NOLATAN EZ NUEN EZAGUTZEN HALAKO BEGIRATOKI EDERRA"
Ainize Ondarza