top of page

OROKO AMA BIRJINA SANTUTEGIA

Zuiako ikuspegirik harrigarrienak. 

GAILUR EDERRETAKO SANTUTEGIA

PROTAGONISTAK:

Zuiako haitzaren erdigunean, Bitoriano eta Jugo herrien ondoan, hiribilduko patroiaren santutegia kokatuta dago, Oroko Ama Birjina Santutegia. XVI.mendeko eraikin hau, XII.mendeko beste baten gainean egin zen eta, nahiz eta hainbat eraldaketa jasan izan, oraindik bere izaera originala mantentzen du. 

​Beharbada, gailur hau bere historiagatik bisitatuko duzu baina, ikuspegiegatik geldituko zara! Behatoki txiki bat haranaren inguru naturala eta herrietako panoramikarik onena eskaintzen du. 

Zuiako ibilbidea egitea, aukera paregabea da zuhaizti, pagondo eta haritzondoen artean aritzeko, Bide zirkular hau Bitorianoko herrian hasten da eta Peñas de Oro-ra iristerakoan santutegia inguratzen du. 

Gure gomendioa? Arropa beroak jantzi ezazuz eta udazkenean igo. Hostoen kolore gorrixkak deskribazinezko paisaia sortzen dute!

ORON ESKALATZEN

Mendi ibilbideagaz nahiko ez baduzu eta emozioz beteriko momentuen bila bazaude, adi: bertan eskalatu ahal duzu!

Atxabaletik Oroko Santutegiaren bidearen alboan, atxabaleko gurutzera doan mendi harritsu bat dago eta bere hegaletik gora egiteko eta grabitateraren legea menperatzeko leku paregabea da.

Mendi-hegalean behar desberdinetara moldatutako gune desberdinak daude. Profesionala izan ala ez, kirola gustuko baduzu eta harana beste ikuspegi batetik ezagutu nahi baduzu, hau da zure ekintza!

NOLA IRITSI

La Peñatik AP-68-ra sartu eta 5. irteera hartuko dugu. Vitoria/Gasteiz/Burgos -era doan N-622 bidea jarraituz, kilometro 1 eta gero, Murgiara abiatuko gara A-3600tik 21. irteera hartu ondoren.

Murgian, Domaikiako errepidea jarraitu herrira heldu arte eta Badaya kalean eskuinera egin ondoren, lehenengo kalean kokatutako kartelak santutegiaren norabidea adierazten du.

Bide hau santutegiaren aparkaleku txikian amaitzen da. 

_I8O6520 IÑAKI OÑATE.jpg

Mikel, 34 Bilbao

Joseba, 32 Mungia

"Ikuspegi horiekin eskalada egitea sentsazio paregabea izan zen!"

Mikel Uriarte

Sarria Zuiako harana osatzen dituen 11 udalerrietako bat da eta, gainera, Gorbeiara igotzeko ateetako bat. 

Mendian igarotzeko beste egun baterako prest?

Eskalada egitea gustoko baduzu eta kirol hau praktikatzeko leku desberdinen bila bazaude, Urkiolako Parke Naturala bisitatu behar duzu!

EZAGUTU PAISAIA HARRIGARRI GEHIAGO
POZUBALTZ

POZUBALTZ

MAROÑO

MAROÑO

POZALAGUA

POZALAGUA

OTZARRETA

OTZARRETA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

3 GURUTZEEN BEHATOKIA

BURDINAZKO MENDIAK

BURDINAZKO MENDIAK

NERBIOI UR-JAUZIA

NERBIOI UR-JAUZIA

BARNE-ISATSOA

BARNE-ISATSOA

bottom of page