BELAUNALDIZ-BELAUNALDI IRAUTEN DUTEN TRADIZIOAK
Urte askotan zehar gure mendi eta basoak herritarren osasunarentzat lagungarriak ziren landare iturri bukaezinak ziren. Zergatik ez jarraitu baliabide horiek ekoizten?
AMARI, MENDIEN JAINKOSA
Orain dela urte pilo bat, euskal mendietako herritarrek Amari jainkosa, hau da, Ama Lurra, gurtzen zuten. Eta ulertzekoa zen! Bera baitzen behar zuten guztia ematen ziena: negu luzeetan berotzeko egurra, sabela betetzeko fruitu eta barazki zaporetsuak, urik garbiena eta aratzena…eta hori gutxi balitz, minak arindu edota zauriak sendatzen zituzten baso eta mendietako landareak ere.
LANDAREEN ERABILERA DESBERDINAK
Gaur egun, nahiz eta gaitzak sendatzen dituzten landare asko oraindik ere gure baso eta mendietan aurkitu ahal ditugun, gehienetan ez dakizkigu ez identifikatzen, ezta zertarako erabili ahal diren ere.
Nolanahi ere, horien erabilerak bukaezinak dira: belarriko minarako orburu zuku tantak, haginetarako intsusa lore infusioa, bertigoetarako anis tisana edo infusioa…
Honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan Gabrieli galdetzea gomendatzen dizugu, osasun naturalean erabiltzen diren belar eta euskal kulturako erabilera tradizionalean aditua. Gure basoetako landareak identifikatzen erakutsiko dizu, baita bere erabilerak eta ondo gordeta duen sekreturen bat ere.
PROTAGONISTAK
Aner, 43 Gernika
Aiert, 11 Gernika
"Ez nuke inoiz imaginatuko landareekin hainbeste gauza egin zitekeenik"
Aiert Goikoetxea