SANTXOTENA TAILER MUSEOA

Obraren genesirainoko erakusleihoa

turismo rural en el pais vasco
1/3

4 ZENTZUMENEKO MUSEOA

PROTAGONISTA

Artea, euskal kultura eta eskultore batek sartutako abstrakzio sinbolikoak gustoko badituzu, ezin duzu Santxotena tailer-museora huts egin.

Xabier Santxotenak, poesia eta mendi-zalea den artista agotea, 9 urte daramatza bere herrialdeko ebanisten teknikak eta natura eta euskal kulturarenganako grina, bere lana sentitu eta ulertu daiteken leku honetan erakusten.

HISTORIA, NATURA, EMAKUMEA ETA EUSKAL KULTURAREN BITARTEZ AZALDUTAKO ESPERIENTZIA

 

Teresa Lafraguak, museoaren zuzendaria, pintorea eta Xabierren emaztea, museora ongietorria eman ondoren, gela bakoitzeko toki guztiak lasaitasunez bisitatu ahal dituzu gune guztietan dauden argibide-bideoen bitartez. Xabier Santxotenak egindako grabaketak dira eta lan bakoitza ulertzeko metodo ezinhobea da. 

Museoaren indarguena zein den jakin nahi al duzu?

Zenbatetan debekatu dizute erakusketa bateko figurak ikutzen?

Santxotena tailer-museoak, artistaren obra ikuslera hurreratu nahi du eta horrek, zentzumen guztiak tartean sartzea suposatzen du, baita ikumena ere. Obra guztiak ikutzeko eta erliebe eta ñabardurak sentitzeko aukera izango duzu!

Oztopo gabeko eta braillez idatzitako informazio-kartelak dituen toki hau, 2 solairutan banantzen dituen arrapala bat du.

- GOIKO SOLAIRUA

Artistaren obraren sortze-prozesua aurkituko duzu bertan. Santxotrenaren obra nagusienak (Bozateko auditorioa, adibidez) eman dituzten zurezko, poliespaneko, papelezko, zeramikazko, burdinezko zein klarionezko bozetoak aztertzeko aukera izango duzu. 

- BEHEKO SOLAIRUA

Solairu nagusira jaitsi aurretik, behera begiratzea eta jarraian ikusiko dituzun eskulturen perspektiba desberdina behatzea gomendatzen dizugu. Beheko solairuan; urtaro, kirola, politika, heriotza eta gerrarekin harremana duten lanak aurkituko dituzu.

Hala ere, Santxotenak bere obraren gehiengo edukia sortzen duen gai-eredu berdina jarraitzen du: emakumearen irudia eta euskal mitologia. 

ARTISTAREN TAILERRA

Xabier Santxotenaren obren jaioterria da.

Egur zati eta tresnen artean Xabierrek bere sormena lantzen duen leku berezi hau, bere eskutik bisitatu ahal izango duzu. Aukera paregabea, ezta?

GABONAK SANTXOTENA MUSEOAN

Leku hau gutxienez birritan bisitatzea gomendatzen dizugu. Urtean zehar tailer-museora bisitak antolatu ondoren, eta orain dela 20 urtetik hona negu guztietan bezala, Xabier Santxotenak eta Teresa Lafraguak lekua egiten dute munduko jaiotzen erakusketari bidea emateko.

Komunitate desberdinetako artisau-eltzegileak, urtero parte hartzen dute proiektu honetan, jaiotzen pintura eta eskulturen bidez, 5 kontinenteetako kultura, ohitura eta historia ikusleari modu desberdin batean gerturatzeko asmoarekin. Zamorako maskarada adierazten duten figurak ikusi al izango dituzu, baita Bozate auzoko jaiotze tradizionala ere edota Errusiari edizio berezia, non matrioskak protagonistak diren eta tsarren garaiak gogora ekartzen dituzten oihalak erakusten diren.

Gabonari lotuta dagoen benetako espresio eta sormen erakustaldia!

Nerea, 31 Bilbo

"Historia asko duen museo desberdin bat da. Eskulturak ikutzean, artistarekin bat egiten duzu. Esperientzia berezia benetan."

Nerea López

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Larunbatetan 11:00 - 14:00 / 16:30 - 19:30

Igandeetan 11:00 - 14:00

Ordutegi honetatik kanpo aldezaurretik erreserbatu. 10 pertsonako talde minimoa

i

SANTXOTENA TAILER MUSEOA

Barrio de Barrataguren

01474 Artziniega

Tel. 945 396 664

E-mail: tlafragua@santxotena.org

Museoara joan ondoren, ez ahaztu txakolinaren ibilbideko upeltegi bat bisitatzen, eta salda honen sekretuak deskubritu ezazuz!

Artziniegako historia ezagutu ezazu zuzenean egiten diren bisita antzeztuetan!

Ekintzetan parte hartzeko prest egon!

MUSEOAREKIN HARREMANETAN JARRI

NOLA HELDU

Bilbotik Artziniegako Santxotena Tailer-Museora iristeko, Balmasedarantz doan BI-636 errepidea hartu behar da eta gero Artziniegarantz doan BI-2604.  Barrio de Barrataguren, 01474 Artziniega

JATORRIZKO ESPERIENTZIA GEHIAGO

BASQUEMOUNTAINS®

Naturaz eta euskal kulturaz margoturiko mendiak

LOGO BILBAO BIZKAIA.png
LOGO EUSKADI.png
tag-eus-cast-bi-color-horizonal-1024x352