top of page

SAIBI GAIN

Historiaz beteriko mendia

Ibilbide motza, erraza eta luxuzko ikuspegiak dituena, Durangaldeko mendietarantz eta Arabako Lautadarantz. Ezin da gehiago eskatu! Gainera, Saibi edo Saibi Gain (946 m) historiaz beteriko mendia da. Zoritxarrez, 'odolaren mendia' izenez ere bada ezaguna.

Izan ere, 1937an, Espainiako Gerra Zibilean, gudu dezente izan ziren mendi honetan. Tontorra leku estrategikoa zen, 'eskuratzen' zuenak kontrolpean izan zezakeelako Urkiolako pasabidea, Bilbo hartzeko edo babesteko ezinbestekoa.

 

Bertan borrokatu ziren tropa frankistak, Bilbora zihoazela, iparraldeko gudaroste errepublikanoarekin, zeinak den-dena eman zuen frankistek aurrera egin ez zezaten. Hainbat egunetako borroka izan zen, baldintza meteorologiko kaskarretan. Frankistak gehiago ziren, eta, gainera, abiazio alemaniarraren eta eliteko tropen laguntza zuten. Parean gudariak zituzten, inolako tankerik, artilleriarik eta aireko babesik gabe. Egun, muino belartsuetan, Saibi tontor ondoan, oraindik ere ikus daitezke obusen eztandek eragindako kraterren bat eta lubakiren bat.

 

SAIBI GAINEKO GURUTZEA

Tontorrera iritsitakoan, Saibi Gaineko Gurutzea ikusiko dugu; garaileek eraiki zuten, borroka bukatu bezain laster. 1976an, ordurako demokrazia-garaian, borroka latz hartan zendutako gudarien omenezko plaka bat ipini zen.

Ikuspegi ederrez gozatu bitartean, inguruko mendiak zein diren ikus dezakezu haiek grabatuta dituen orientazio-panelean.

UTZ EZAZU ZURE TONTOR TXARTELA. EZ AHAZTU!

Gurutzearen ondoan, mendiko postontzia ikus dezakezue. Enbor-itxura du, aizkorak moztuta. Baina hainbat itxura eta materialetakoak daude. Tontorretan jartzen dira, bertara iritsitako pertsonek txartela utz dezaten, non eginiko jarduerari buruzko informazioa agertzen den: data, partaideak, baldintza meteorologikoak... baita harremanetan jartzeko datuak ere, tontorrera iristen diren hurrengoek txartela hartu eta jabeei postaz bidaltzeko edo eskura emateko. Hori bai: alde egin aurretik, beren txartela utziko dute, besteren batek hartu eta itzuli egingo dielakoan.

IBILBIDEARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

 

Distantzia:     4,6Km

Desnibela :    220m

Sailtasuna:    Baxua

Ibilia:              PR-BI 80

URKIOLAKO BISTARIK ONENA

NOLA IRITSI

Bizkarra jatetxearen atzealdeko aparkalekutik abiatuko gara, aldapa txikiko pista balizatu erosoan gora. Lehen bidegurutzera iritsitakoan, eskuinetara jo eta pistan barrena jarraituko dugu, Saibitxikitik gertuko leporaino. Hortik gora, Gurutzera iritsiko zara, pixkanaka. Ez dago galtzerik.

INFORMAZIO GEHIAGO >

PROTAGONISTAK:
montañas vascas

Susana 26, Alcalá de Henares

Sara 28, Madril

Noa, 30 Madril

Alberto, 33 Coslada

Marley, 4 hilabete Coslada.

"MENDI BATERA IGO NINTZEN LEHEN ALDIA. TONTORRERA IRITSI NINTZENEKO SENTSAZIOA EZ DUT SEKULA AHAZTUKO".

Susana Rivera

"Bikotekide bila bazabiltza, ez ahaztu Urkiolako Santutegiaren pareko meteoritoari bueltak ematea. Hori bai, eman bueltak norabide egokian, nik alderantziz egin nuen eta! :("
Noa Guzmán
IBILBIDE IKUSGARRI
GEHIAGO
OIZ

OIZ

BURDIN HESIA

BURDIN HESIA

ARAMAIO

ARAMAIO

DELIKA

DELIKA

URBINAKO GAINA

URBINAKO GAINA

GORBEIAKO GURUTZEA

GORBEIAKO GURUTZEA

MIRON

MIRON

KOLITZA

KOLITZA

ITSASLUR

ITSASLUR

BETSAIDE

BETSAIDE

bottom of page