BAI EDO BAI IKUSI BEHARREKO PAISAIA
Bilbo inguruko zoko eta paisaiarik onenetakoa: Miron behatokia. Amildegi ikaragarria da, eta bertatik Karrantza ibaiak Ranero eta Mazo mendien artean sorturiko haitzartea ikus daiteke.
Pozalagua Haitzuloko (Karrantza) aparkalekutik abiatuta, ordubete inguru behar da behatokira iristeko. Bertigoa eragiten duen harkaitz baten gainean, ilunabarrik politenetakoa ikusi ahal izango duzu.
NOLA HELDU
Pozalagua Haitzuloko aparkalekutik abiatuko gara, aparkalekuaren amaieran ezkerretara seinaleztaturiko bidexka hartuta. Hasieran, haitz artean igoko gara, eta gero lurrezko bide batean gora, belar artean.
Hasi eta 150 m-ra, metalezko atea gurutzatu eta IMra joko dugu, Valseca muinorantz. Horra iritsi eta irekita dagoen hesia gurutzatuta, geziak dituen gurutze bat topatuko dugu. Bideak ezkerretara garamatza (H norabidean). GR-123ren marka zuri-gorriei jarraiki, harri eta belar arteko bidezidorrean aurrera egingo dugu. Tarteka nahasi samarra da, eta badu bidegurutzerik, baina guk beti jo behar dugu eskuinetara gora egiteko.
Muinotik 500 m-ra edo, eskuinetara egingo dugu, IM norabidean, eta, elorri zuri baten ondotik igarotakoan, HM norabidea hartuko dugu, sakonune karstikoa gurutzatzeko eta Miron behatokira heltzeko.
PROTAGONISTAK:
Sergio, 28 años. Salamanka.
Laura, 29 años. Malaga.
Cris, 28 años. Logroño.
Iker, 28 años. Munich-Bilbao.
"HAITZEAN IGOTA, ILUNABARRA ATZEAN ETA KONPAINIARIK ONENEAN".
Iker Larrañaga
INFORMAZIO GEHIAGO
ARMAÑON PARKE NATURALEKO PARKETXEA
Bº Ranero- Frente a Cueva de Pozalagua
48891 KARRANTZA (Bizkaia)
T. 946 560 079