top of page

URBINAKO GAINA

Arabako balkoia

UR ARTEKO IBILALDIA

Urbinako tontorra ibilbide aproposa da familia guztiarentzat; primerakoa, txikienak mendiarekin harremanetan hasteko. Soilik eduki arren 700 metroko garaiera, Urbina Gainak beste mendi altuago batzuen moduko bistak eskainiko dizkigu. Izan ere, beti ez dago sufritu beharrik ikuspegi ederrez gozatzeko.

Ondoko urtegiari izena ematen dion Uribarri Ganboa herrian hasiko dugu ibilbidea. Garai batean, ez oso aspaldi, parez pareko ur-eremu hori guztia Ganboa Harana izan zen, herrixkak han eta hemen zituena. Zuhatza, adibidez, egun irlatxo bilakaturikoa, horietako bat zen. Bilbon edo Gasteizen bizi bazara, jakizu etxeko iturritik ateratzen zaizun ura urtegi horretakoa dela.

EZ ZAITEZ LEHEN GURUTZEAN GERA

Urbina Gaina Gurutze Handia izenez ere ezaguna da. Badakizu zergatik? Horretxegatik! Gurutze bat aurkituko dugulako tontorrean; eta, handik, Urbinako tontorrera iritsi aurretik, 'Txikita Gurutzea' izeneko behatokitik igaroko garelako. Baina hori ez da gure gailurra, jarraitu beharra dago!

 

Ingurune osoan horren ikuspegi ikusgarriak egonda, ziur asmatuko duzu Gerra Zibilean behatoki gisa erabili zela. Izan ere, inguruan oraindik ere aurki daiteke lubakien aztarnarik.

IBILBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

Distantzia:     6Km

Desnibela :      130m

Sailtasuna:       Baxua

NOLA IRITSI ABIAPUNTURA

Ibilbide proposatuak Uribarri Ganboan du hasiera, Erpidea auzoan. Autobus-geltokiaren ondoko aparkalekuan utz dezakegu autoa; gero, eskuineko bidea hartu, eta igo pixkanaka.

PROTAGONISTAK:

Luken 8, Agurain.

Naia 15, Agurain

Aitor 14, Agurain

Leti 45, Agurain.

Mikel 48, Agurain.

"GOITIK, URTEGIEK UR-PUTZU TXIKIAK DIRUDITE".

Luken Albizu

"Gozamena da ikuspegi hauetaz gozatzea. Eta esan didate Ullibarri Ganboako urtegian bi klub nautiko daudela.
Naia Albizu
IBILBIDE IKUSGARRI
GEHIAGO
bottom of page