top of page

OIZ MENDIA

Bizkaiko bistarik ederrenak

ANTENAK ETA ERROTAK BAINO GEHIAGO

​Nahiz eta Euskadiko zein Bizkaiko mendirik altuena ez izan (1.026 metro), bada Bizkaiko ikuspegirik onenak dituena. Egun oskarbi batean Kantauri Itsasoa, Demanda Mendilerroa (Errioxa eta Burgos), Reinosa eta Pirinioak ikusi ahal dituzu. Herri oso bat zure oinen azpian.

Ikuspegi honen zergatia zertxobait bakarturik dagoen kokapenari esker izan omen da. Nola edo hala, prismatikorik edukitzekotan ez da etxean usteko eguna.

DEIADAR MENDIETAKO BAT

Ikuspegi hauekin ulertzekoa da Oiz mendia Bizkaiko bost deiadar mendietako bat izatea, hurrengo ilargi aldaketan izango zen Bizkaiko Jaurrerriko Batzar Nagusia ospatzera zihoazela iragartzeko erabiltzen zen gailurretako bat, hain zuen ere.

 

​Lehengo deialdia Gorbeia tontorretik egiten zen eta jarraian gainontzeko lau mendiak erantzuten zuten adar-soinuaren bitartez: Kolitza, Ganegokorta, Sollube eta Oiz.

Ekitaldi hori urtero antzezten da gailur desberdin batetik “Deiadar mendien egunean”. Maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran izaten da eta  mendi historiko hauetara igotzeko aukera paregabea da.

 

Mendi honen gailurrean Amabirginebasoko eta Iturrizuriganeko trikuharriak aurkitu ahal izango dituzu ere, orain dela mila urte artzain eta nekazariak bertan izan direnaren seinalea.

PASARTERIK TRISTEENA

Oiz mendiaren historiari buruz hitz egiteak, gaur egun arte Euskadin izan den hegazkin istripurik okerrenaz hitz egitea dakar. 1985.urteko otsailaren goiz hotz batean Madril-Bilbo egiten ari zen Boeing 727 hegazkin batek Oiz mendiaren gailurrean zegoen EITBren anteraren kontra egin zuen talka 148 biktima utzirik. 

MARI, GURE MENDIETAKO ANDREA

​Oiz mendia Mari jainkosaren mendirik gogokoenetariko bat zen. Elezaharrak dioenaren arabera, zazpi urterik behin Anbotoko bizilekua utzi eta Oiz mendira joaten zen. Mari Oiz-ko mendian egoteak inguruetako uztetan zeukan eragina, alegia, gure baserritarren portaera txarrak eragina zuen uztetan.

Oiz mendiaren gailurretik gertu San Kristobal ermita eraiki zen; dirudienez, elezahar mitologiko horiek baretzeko asmoz.

 

Egun, San Kristobal ermira uztailaren 10ren ondorengo igandean Munitibar-etik antolatzen den erromeriari esker da ezaguna.

NOLA IRITSI

Oiz mendira kotxez igo al da baina…hori ez da gure estiloa. Beraz, Garai-ko enparantzatik igotzea gomendatzen dizugu, ia 15km-ko ibilbide zirkular polit batetaz gozatu dezazun.

 

Ibilbidea ikusi>

PROTAGONISTAK:
_I8O6189 IÑAKI OÑATE_Oiz_L.jpg

Mikel, 34 Bilbao

Pablo, 30 Salamanca

Lagun

"EZ ZAITEZ PRISMATIKOETAZ AHAZTU, IKUSTEN DEN GUZTIA HARRIGARRIA BAITA! 

Pablo

Indarrak berritu txuletoi zaporetsu batekin.
IBILBIDE IKUSGARRI
GEHIAGO
bottom of page